Oiartzunek bana berdinduta hasi du urtea
Lehen Nazional Mailako taldeak etxean berdindu du San Ignacio taldearen kontra. Euskal Ligako taldeak Zarautzen kontra galdu du.
Oiartzun Kirol Elkarteko taldeek asteburuan jokatu dituzte 2021eko lehenengo partidak. Lehen Nazional Mailako taldeak Karla Lekuonan San Ignacioren bisita jaso zuen. Partida interesgarria eskaini zuten.
Bizkaiko hiriburukoak hasi ziren agintzen, baina ez zuten Lierni Egibarren atea zulatzen asmatu. Oiartzuarrak esnatu ziren, eta partidaren jokoa orekatu zuten. Markagailua mugitu gabe joan ziren aldageletara.
Antzeko bidea hartu zuen bigarren zatiak. Ekuadorraren bueltan tomateroak aurreratu egin ziren. Oiartzuarrek ez zuten partida galdutzat eman, eta Sandra Emezabal lortu zuen berdinketaren gola. Berdinketak aho-zapore gozoa utzi zuen etxekoen artean. Oiartzuarrak bosgarren postuan daude, hamar punturekin.
Euskal Ligako taldeak ere Ugaldetxon jokatu zuen, atzo. Beraien kasuan, ezin izan zuten punturik eskuratu, Zarautz 0-1 nagusitu baitzen. Sailkapeneko azken aurreko postuan daude oiartzuarrak.