Sendatutako zapelatza eta miru gorria askatuko dituzte larunbatean
Igeldoko Arrano Etxean artatutako hegaztiak askatzeko jarduera antolatu du Arditurriko parketxeak. Hegaztien bizimoduari buruzko azalpenak emango dituzte.
Igeldoko Arrano Etxean artatu eta sendatutako zapelatz eta miru gorri bat askatuko dituzte Arditurrin datorren larunbatean, hilak 16. Gipuzkoako basozainek askatuko dituzte hegaztiak.
Askatu aurretik, baina, hegazti horien bizitzari buruzko hainbat azalpen emango dituzte, baita Igeldoko Arrano Etxean eta aldundiko basozainek egiten duten lanari buruzkoak ere.
11:30ean geratuko dira, eta saioak 45 minutu inguru iraungo ditu. Taldeak partaide-kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu beharko da, edo e-posta bidez idatzi.
COVID-19aren aurkako prebentzio neurriak hartuko dituzte. Maskara jarrita eduki beharko da eta segurtasun-distantzia mantenduko beharko dela adierazi dute. Adin guztientzako herritarrei zuzendua dago, eta prezioa pertsonako 3 eurokoa izango da.