25 urte bete dira 'Carreira' arrantzaontzia desagertu zenetik
Mende erdia bete da 1996ko urtarrilean oraindik argitu gabeko arrazoiengatik ontzian zihoazen hamar tripulatzaileen desagertze abisua eman zenetik.
25 urte beteko dira datorren asteburu honetan 1996ko urtarrilean itsasoak Carreira arrantzontzia, eta horren barnean zihoazen hamar tripulatzaileak, irentsi zituenetik. Mantxako kanalean arrantzan ari zela desagertu zen, ustez, itsasontzi pasaitarra.
Britainia Handia, Frantzia eta Espainiako barku nahiz helikopteroek 320.000 kilometro koadrotik gora arakatu zituzten, baina ordutik hauteman izan den aztarna bakarra arrantzontziaren bi buia izan ziren, ontzia desagertu eta hamahiru hilabete geroago aurkitutakoak.
Egun, mende erdia igarota, oraindik argitu ez den misterio bat da Carreira itsasontziaren desagerpena. Bada uste duena ontzi handiago baten abordaiaren ondorioz hondoratu zela burdin pasaitarra, edota egun horietan izandako hamabi metroko altuerako olatuak izan zirela tragediaren erantzule.
Teoriak teoria, ziurra den bakarra da urte hasiera hartan Bretainiako itsasertzean lanean ari ziren arrantzaleak ez zirela inoiz bueltatu Pasaiako badiara.