Odola emateko saioa egingo dute asteazkenean Antxon
Barrutiko kultur etxean elkartuko dira odol emaileak hilaren 20ean. Arratsaldeko 16:30ean hasi eta 20:10a arte luzatuko da saioa.
Datorren asteazkenean -hilak 20- odola emateko saioa egingo dute Antxoko kultur etxean, 16:30ean hasita 20:10a arte. Abenduan izandako ematean kopuruak behera egin zuen aurrekoekin alderatuz: joan den hilean 23 odol poltsa jaso ziren, eta aurrekoan 42.
Antolatzaileek odol emaile gazteak -18 urtetik gorakoak, betiere- animatu nahi izan dituzte, bereziki, odola ematera. Bide batez, gogora ekarri nahi izan dute asteazkeneko saiakeran Pasaiako Udalak helarazitako Higiene eta Osasuneko Segurtasun Protokoloa kontutan izango dutela, eta inolaz ere ez dela joan behar COVID-19arekin zerikusia duen sintomaren bat izanez gero.