Topoaren lineak bikoiztu eta lurpeko geltokia egiteko obrak aurten hasiko dira
Obrak gauzatu ahal izateko, azoka frontoira lekualdatzeko aukera aztertuko du udalak. Aurreikuspenak betetzen badira, 2021. urte amaieran hasiko dira lanak.
Izaskun Gomez alkateak eta Pedro Marco garraio sailburuordeak bilera izan dute udalean, Altza eta Galtzaraborda arteko topoaren trenbide-saihesbidearen proiektuari buruz, Pasaian lurpeko geltoki berri bat sortzea barne hartzen duena. Eusko Trenbide Sareak ia amaituta dauka proiektua, eta martxoan lizitatzea da asmoa. Dena aurreikusitakoaren arabera garatzen bada, urte amaieran hasiko dira lanak.
Obren baitan herriko azokaren eraikina eraitsi eta lekualdatu beharko dute, lur azpiko gune berria sortu ahal izateko. Alkateak iragarri du jada abian dela azoka Biteri plazaren inguruan birkokatzeko ikerketa bat, eta horren emaitzak hil bukaeran ezagutaraziko direla.
Zati berria martxan jartzean, Altza, Pasaia eta Galtzarabordako topoaren erabiltzaileek 7,5 minutuko maiztasuna izango dute Donostiako erdigunera joateko.