Oiartzun KEkoak, aldea handitzen saiatzera
Emakumeen lehen taldeak Gasteizen jokatuko du etzi eguerdian. Euskal Ligako taldeak berriro Karla Lekuonan jokatuko du, bihar.
Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiak Gasteizen jokatuko du etzi eguerdian, Aurreraren kontra. Oiartzuarrak bosgarren dira Lehen Nazional Mailako sailkapenean, hamar punturekin. Puntu bat gutxiago eta koska bat beherago daude arabarrak, eta aldea handitzen saiatuko dira.
Euskal Ligakoek bihar jokatuko dute, Karla Lekuonan, Sestaoren kontra (16:00etan).