Juan Manuel Inziarte 'Buto' euskal presoa El Dueso espetxera gerturatu dute
Topasetik (Salamanka) El Duesora (Kantabria) lekualdatu dute preso oreretarra. Errenteria-Oreretatik 175 kilometrora dago orain.
Joan den hilabete amaieran jakinarazi zuten Espainiako Espetxe Erakundeek Juan Manuel Inziarte Gallardo Buto euskal presoa El Dueso (Kantabria) espetxera gerturatuko zutela. Beste bost euskal presorekin batera lekualdatu dute gaur oreretarra Euskal Herritik gertuago dagoen kartzelara.
Topas espetxean (Salamanka) aurkitzen da Inziarte, Euskal Herritik 473 kilometrora; espetxe aldaketarekin etxetik gertuago egongo bada ere, Errenteria-Oreretatik 166 kilometrora izango da oraindik ere. 2009ko urrian espetxeratu zuten, 30 urteko zigorra ezarriz.