Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren absoluzioa eskatuko dute ostegunean
Ernaik elkartasun agerraldia antolatu du ostegunean 19:00etan Herriko Plazan bi gazteen kontrako epaiketa saltzeko.
Aitor Zelaia amurrioarrak eta Galder Barbado gasteiztarrak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute datorren ostegun eta ostiralean. Joan den urtean atxilotu zituen bi gazteak Ertzaintzak Duranan aurkitutako suziri batzuen harira. Hainbat hilabetez espetxean izan ondoren, joan den urteko abuztuan baldintzapean askatu zituzten bi gazteak.
Orain, zortzi urteko espetxe zigorra, zazpi urteko zaintzapeko askatasuna, eta hamabost urteko gaitasungabetzea eskatu du bientzat fiskaltzak.
Oreretako Ernaik gogor salatu du erabakia eta bi gazteen aurka abiatutako auzia: “Oreretako gazteok ez dugu absoluzioa ez xden beste epairik onartuko; Galder eta Aitor aske nahi ditugu”. Horren harira, bi gazteek deklaratuko duten ñlehenengo egunean, hilaren 21ean hain zuzen ere, elkartasun agerraldia antolatu dute Herriko Plazan 19:00etan. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.