Gizon bat atxilotu dute 20 autotan lapurreta egitea leporatuta
Autoetatik hainbat objektu lapurtu zituen ustez atxilotuak, baita kreditu txartel hainbat.
Gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak joan den ostegunean, Errenteria-Oreretako garaje komunitarioetan aparkatuta zeuden ibilgailuetan hogei lapurreta egitea leporatuta. Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, joan den abenduan abiatu zuten ikerketa, eta lapurretak egiteko erabilitako modua bera izanik, horien guztien atzean pertsona berbera zegoela ondorioztatu zuten.
Autoetatik hainbat objektu lapurtu zituen ustez atxilotuak, baita kreditu txartel hainbat. Kreditu txartel horietako batzuk erabiltzen saiatu zen atxilotua erosketak egiteko, zein bankuan diru ateratzen saiatzeko, eta horrela identifikatu dute ustezko lapurra agenteek Segurtasun Sailaren arabera.
27 urte ditu atxilotuak eta Ertzain Etxetik pasa ondoren, epailearen arrera eraman zuten.