Trintxerpeko garaje batean festa egiten ari zirela 7 lagun identifikatu dituzte
Hainbat gazte harrapatu ditu udaltzaingoak joan den larunbatean garaje komunitario batean, etxeratze ordutik kanpo, musika eta alkoholarekin.
Joan den larunbatean (hilak 16) 22:45ean zazpi pertsona harrapatu zituzten Trintxerpeko garaje komunitario batzuetan ustezko festa bat egiten, musika eta alkoholdun edariekin.
Pasaiako Udaltzaingoa herritar batek emandako abisuari jarraiki bertaratu zen gunera, eta pertsona horiek identifikatu zituen, baita zehapen proposamenak hasi ere, egindako ez betetzeengatik.