'Aukerak sortzen' prozesua azken saiora heldu da
Ostegunean egingo dute hirugarren eta azken saioa eta antolatzaileen esanetan bereziki interesgarria izango da.
Lau Haizetara Euskaldunen Topaguneak martxan duen Aukerak sortzen parte hartze prozesua azken helmugara heldu da. Ostegunean egingo dute hirugarren eta azken saioa eta antolatzaileen esanetan bereziki interesgarria izango da. Izan ere, partaideek, hezkuntza eta garapen komunitarioa lotzeko asmoz ideia berriak landuko dituzte, elkartearen etorkizuneko jardunari begira.
Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan izango da saioa, orain artekoen antzera, 18:30etik 20:00etara, eta parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea posta elektronikora mezua bidalita edo 688 629 488 telefono zenbakira whatsappa bidalita. Edozein zalantza argitzeko posta elektronikora idatzi daiteke edo 943 340 143 telefono zenbakira deitu astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:30era.
Parte hartze prozesua Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalak lagundu dute diruz, eta EMUN Aholkularitzak laguntza teknikoa eman du.