2021/1/19

hiru binaka

Kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzen baldintzen berri eman dute

2021ean kultur ekitaldiak antolatu nahi dituzten eragile eta norbanakoek Udalaren diru laguntza eskatzeko epea irekita dago, hil honen 31 arte.

'Aukerak sortzen' prozesua azken saiora heldu da

Ostegunean egingo dute hirugarren eta azken saioa eta antolatzaileen esanetan bereziki interesgarria izango da.

Izaskun Gomez: "Ezingo genuke Antxo itxi, nahiko bagenu ere"

Egoera epidemiologikoa aztertzeko bildu da Larrialdi Taldea. Eremu gorrian sartuz gero, murriztapenak udalerri osoan ezarriko lirateke ostiraletik aurrera.

labore oarso lau urte

Hasierako helburuak beteta, bigarren fase batean sartuko da Labore

Labore Oarso orain dela lau urte jarri zen martxan. Larunbatean batzar nagusia egin zuten, eta pisuzko erabakiak hartu zituzten, etorkizunari begira.

Vicente Vadilloren omenezko 'Ur Handitan', gaur

42 urte beteko dira aurtengo ekainean  Vicente Vadillo Francis hil zutela. Antonio Cava Espainiako Polizia Nazionalak hil zuen Iztietako Apolo dantzalekuan tiroa jota. 

Indarkeria matxista

Markel Olano: "Emakumeen aurkako indarkeriak ez du lekurik gure gizartean"

Atzo Errenterian emakume batek jazotako erasoaren harira egin ditu adierazpenak Ahaldun Nagusiak. Irmo gaitzetsi ditu azken indarkeria kasuak.

Asteartean, jarduera fisikoa

Muittu Lezo estrategiaren barruan, jarduera fisikoa egitera biltzen dira hainbat lezoar astearteetan Koldobike Gezala pilotalekuan.

5G teknologiaren gaineko moratoria eskatu du Eguzkik

Moratoria ezinbestekoa dela uste du Eguzkik, "osasunaren gaineko ondorioei buruz dauden susmoez gain, beste arrisku mota batzuk gehitu dituztelako ere".

Pilota Eskola martxan da berriro

Txapelketari dagokionez, EPLEko Eyheramendy eta Yorel bikoteak igandean 10:00etan jokatuko du finala Altzako pilotalekuan.

Maskulinitatearen inguruan gogoeta egingo dute antzerki bidez

'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlana eskainiko dute datorren igandean -hilak 24- Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Gehiago