Markel Olano: "Emakumeen aurkako indarkeriak ez du lekurik gure gizartean"

Atzo Errenterian emakume batek jazotako erasoaren harira egin ditu adierazpenak Ahaldun Nagusiak. Irmo gaitzetsi ditu azken indarkeria kasuak.

Indarkeria matxista

Gaur arratsaldean zabaldu du Segurtasun Sailak atzo emakume bat eraso zutela eta Zaintza Bereziko Unitatean aurkitzen dela, bere egoera egonkorra bada ere. Ustezko erasotzailea, 56 urteko gizona, atxilotu dute eta homizidio saiakera egotzita epaile aurrera eraman dute gaur arratsaldean. Gertakari horren harira, adierazpena egin du du Markel Olano Ahaldun Nagusiak arratsaldeko azken orduan, eta prentsa oharra helarazi komunikabideei. Irmo gaitzetsi du  emakumeen aurka Gipuzkoan izandako azken indarkeria kasuak.

Gogoan izan du, halaber, berriki bi pertsona atxilotu dituztela  Aizarnazabalen emakume bat hiltzea leporatuta —bi atxilotu horiek errenteriarrak dira—.

Olanok  gertutasuna eta elkartasuna adierazi die Errenterian eraso duten emakumeari, haren senide eta gertukoei; erabateko babesa eta elkartasuna adierazi die, halaber, Aizarnazabalen hil zuten emakumearen —Aintzane Pujana donostiarra— familia eta gertukoei.

“Askatasuna eta  pertsonen osotasun fisikoa errespetatzea balio bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean, bidegabeak eta sumingarriak dira”, esan du Olanok.

Erne egoteko deia ere egin die herritarrei Ahaldun Nagusiak indarkeria matxistaren aurrean, “emakume horiek, gizartearen babes osoa sentitzea oso garrantzitsua da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.