Pilota Eskola martxan da berriro
Txapelketari dagokionez, EPLEko Eyheramendy eta Yorel bikoteak igandean 10:00etan jokatuko du finala Altzako pilotalekuan.
Segurtasun protokoloei eta osasun arauei jarraituz, aste honetan berriz ere martxan jarri ditu EPLEk Pilota Eskolako entrenamenduak Agustina Otaola pilotalekuan, eta lehiaketa federatua kadete, gazte eta senior kategorietan.
Txapelketari dagokionez, EPLEko Eyheramendy eta Yorel bikoteak igandean 10:00etan jokatuko du finala Altzako pilotalekuan. Seniorren Gipuzkoako bigarren mailako larruzko paleta txapelketako finala da. Gogor lehiatu dira errenteriarrak eta lehen mailarako pasea lortu, orain txapelak eskuratzea baino ez dute behar.
Publikorik gabe jokatuko da partida.
Asteburuan txapelketako hemeretzi partida jokatuko dituzte Errenteriako klubetako pilotariek. Partida guztiak, hemen kontsulta daitezke.