Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

2021eko tasetan eta zergetan hobari eta salbuespenak eska daitezke

Otsailaren 28ra arte egin daitezke eskaerak. Hobari eta salbuespenak egikaritzeko baldintzen berri eman du Oiartzungo Udalak.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/01/20

Udalaren tasa eta zergetan hobari edota salbuespenak eskatzeko epea irekita dago. Otsailaren 28ra arte egin daiteke eskaera, udaletxeko harreran edo online. Data kontuan hartzeko eskatu du udalak, egun hori pasatuta egindako eskaerak 2022ra aplikatuko baitira.

Oiartzungo Udalak hobarien baldintzen berri eman du:

  • Ondasun Higiezinen zergan hobaria eskatzeko aukera izango dute familia ugariek (%50-90), BOE etxebizitzek lehen hiru urteetan (%50) eta eguzki energiaren aprobetxamendu termiko-elektrikoak dituztenek (%50).
  • Jarduera Ekonomikoen Zergan hobaria izango dute industria jarduera gune jendetsuetatik industrialdeetara eramaten dutenek (%30), enplegua sustatzeagatik (%20) eta langileentzako garraio plana ezartzen duten enpresek (%50).
  • Trakzio mekanikoko Ibilgailuen zergan hobaria izango dute 30 urte baino gehiagoko ibilgailu historikoek (%90); ibilgailu elektriko eta hibridoek (%25); eta familia ugariek (%90).
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan hobaria eskatu dezakete interes bereziko edo udal onurako eraikuntza, instalazio eta obrak direnek (%95 arte); ASAP programaren barruan dauden etxebizitzek (%95); eguzki energiaren aprobetxamendu termiko-elektrikoak dituztenek (%95) eta, irisgarritasuna eta bizigarritasuna errazten duten eraikuntza eta instalazio obrek (%90).
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren zergan hobaria emango da senitartekoen eskualdaketetan, heriotza dela eta (%90).
  • Hondakinen tasan ere hobariak ematen ditu Udalak: autokonposta egiten dutenei (%20); aportazio guneetara eramaten dutenei (%10); arrandegiei edo hondakinak gestore pribatuekin kudeatzen dutenei (%50); eta animalia-jatorriko azpiproduktuak egoki kudeatu eta organikorik sortzen ez dutenei (%20).
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoetan ere hobariak izango dira (%98,5 arte).

Salbuespenak, berriz, kasu hauek betetzen dituzten herritarrek eska ditzakete: ibilgailuen gaineko zergan, nekazaritza ibilgailuentzako eta mugikortasun mugatua duten pertsonek.

Ur hornidura eta estolderiaren tasan zein hondakinenean, gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituztenek salbuespena izango dute.

Gainkarguak

Etxebizitza hutsak betetzeko politika sustatzeko asmoz, udalak ohiko bizileku ez diren etxebizitzei %75eko gainkargua ezartzen die Ondasun Higiezinen Zergan.

Etxebizitza horien jabeek ere epe honetan eskatu beharko dute gainkargua ez aplikatzeko eskaera, ohiko bizileku direla frogatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.