Liher taldeak 'Zulo bat gehiago' singlearen bideoklipa estreinatu du
Talde gipuzkoarrak asteburu honetan estreinatu du bideoa, 'Hemen herensugeak daude' diskoaren bigarren single gisa. Hurrengo kontzertuak iragarri dituzte.
Liher talde gipuzkoarrak Hemen herensugeak daude diskoaren baitan bideoklip berria estreinatu zuen igandean: Zulo bat gehiago singlearena. Arrigurik zuzendu eta Galapanek ekoitzi du lan zinematografikoa.
Lide Hernandok (Donbanen bizi donostiarra), Iñigo Etxarrik (sanjuandarra), Ander Berzosak (donostiarra) eta Joshka Natkek (zaldibiarra) osatzen dute Liher taldea. Azken diskoaren bira joan den urtean zen egitekoa laukotea, baina COVID-19ak eten zuen horien jarduna. Azken hilabeteetan lanean jarraitu dute, hogei kontzertu inguru eskainiz eta, duela gutxi, beste hainbeste iragarri dituzte, horien artean, hilaren 28an Lezoko Gezala Auditoriumean eskainiko duten emanaldia.
Hemen herensugeak daude lana 2020ko otsailean atera zuten argitara, Santi Garciak eta Borja Perezek, Sant Feliu de Guixols (Girona) kostaldeko udalerriko Cal Pau eta Ultramarinos Costa Brava estudioetan grabatu eta nahastu ondoren.