Trintxer Mendi Taldeak 2021erako egutegi berezia prestatu du

Aurretik den urte osoan zehar denera hamaika txango plan proposatu dituzte. Horiek guztiak egiten dituenak saria jasoko du.

Hamaika irteerak egiten dituztenek saria jasoko dute.

Koronabirusak eskatzen duen ezohiko egoerara egokituz, Trintxer Mendi Taldeak eskaintza berezia prestatu du 2021. urterako: hamaika txango guztira, hilabete bakoitzeko bat -abuztua salbuetsita- mendizaleek euren beharren baitan antola ditzaten irteerak. Hori bai! Hamaikak ala hamaikak egiten dituztenek saria jasoko dute mendi elkartearen eskutik.

Saria jaso ahal izateko, talde bakoitzak bi argazki bidali beharko ditu: bata taldekoa Trintxer Mendi Taldeko kamisetarekin, eta bestea inguruko paisaiarena, e-posta bidez. Mezu horretan, halaber, txangoan parte hartutako horien izenak aipatu beharko dira, egindako irteeraren izenarekin batera.

Antolatzaileek gogora ekarri dute zuhurtziaz jokatu beharko dela irteera horietan, betiere seiko taldeetan asko jota eta derrigorrezko segurtasun neurriak bermatuz. Horrekin, pasaitarrak animatu nahi izan dituzte parte hartzera eta gogora ekarri dute edonork egin ditzakeela proposatutako irteerak.

Prestatutako irteera guztiak eta egitasmoaren informazio baliagarria hemen kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.