Teknologiak kulturan duen tokiaz, webinarrean

Marga Altolagirre sanjuandarrak eta Jon Astorkizak emango dute, hilaren 28an, webgune bidezko mintegia. 15:30etik 17:00etara da.

Teknologia kultuaren zerbitzura izenburupean, Marga Altolagirre sanjuandarrak eta Jon Astorkizak webinarra (Internet bidezko mintegia) eskainiko dute hilaren  28an, 15:30etik 17:00etara, Internetez (Zoom plataformaren bidez). Aurrez izena eman behar da, ondoko estekan sartuta. Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu du jarduera, Innobasqueren RIS3 Euskadi jardunaldien barruan.

Kultura eta sormen esparruan ari diren pertsonetara dago bideratua webinarra. Teknologiarekin lotutako jarraibide eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte hizlariek, kultura jardueretan apliak daitezkeenak eta inspirazio iturri izan daitezkeenak sektore horretan dabiltzanentzat.

Aizpea Otaegi Errenteriako alkate eta egungo Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak bertan parte hartzera deitu ditu alor horretan dabiltzanak.

Marga Altolagirreri eta Jon Astorkizari buruzko informazio zehatzagoa izan nahi dutenek, klika dezatela ondoko loturan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.