COVID-19: Pasaia gorriago, eta beste herrietan tasa gorantz
Atzo, 21 positibo gehiago hauteman zituzten Errenteria-Oreretan, eta 11 Pasaian. Lezon bi kutsatu gehiagoren berri izan zen, eta bakarra Oiartzunen.
COVID-19aren hirugarren oldarraldia aski nabaria izaten ari da Oarsoaldean. Pasaia asteazkenean sartu zen zonalde gorrian (500dik gorako tasa duten udalerrien zerrendan), Errenteria-Oreretan etenik gabe hazi da tasa azken egunetan, baita Lezon eta Oiartzunen ere apalago bada ere.
Atzo (osteguna), Errenteria-Orereta koronabirusak kutsatutakoak 21 izan ziren, 11 Pasaian, bi Lezon eta bakarra Oiartzunen.
Gauzak horrela, ondorengoak dira 100.000 biztanleko tasak herriz herri:
- Pasaia: 562,13 (igandean 484,39).
- Errenteria-Orereta: 383,31 (igandean 328,55).
- Lezo: 230,26 (igandean 164,47).
- Oiartzun: 173,59 (igandean 154,31).
- Gipuzkoa: 441,25 (igandean 376,98).
Osasun Sailak eguneroko txostena zabaldu du gaur, datu horiekin eta beste askorekin. Hemen sakatu eta PDFa jaisteko aukera dago.