2020an martxan jarritako enplegu planetan kontratatutako langileak jardunean ari direla jakinarazi du udalak. Parekidetasuna ahal bezain beste bermatu dute.
Ijurko auzoko Aralar eta Auñamendi kaleak batzen dituen igogailua martxan dago jada. Auzokideek eskatutako irisgarritasun azpiegitura da.
Pasaiako udalbatzako alderdi guztiek aho batez onetsitako hitzarmena sinatu dute Pasaia Lezo Lizeoko zuzendariak eta herriko alkateak.
Datorren asteazkenean -hilak 27- bilera egingo dute online herriko ostalari, merkatari eta zerbitzuetako langileei eskua luzatzeko asmoz.
Labi batzordearen bileran, pertsonen arteko bilerak lau lagunetara mugatzea ere onartu dute. Astelehenean jarriko dira indarrean neurri berriak.
COVID-19aren etorrerak egoera okerrera eraman du, eta motxiladun haurrak hilabeteak egon dira maite dituztenak ikusi eta ukitu gabe.
Asteartero, hainbat lezoar Koldobike Gezala pilotalekuan biltzen dira ariketa fisikoa egitera. Gorputza aktibo mantentzeaz gain, sozializaziorako tresna ere badira saio horiek.
Arte eta Letren Ordenako zaldun izango da errenteriarra aurrerantzean, Roselyne Bachelot-Narquin Kultura ministroak gutun bidez jakinarazi duenez.
Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du bihar eguerdirako. Emakumeak "aske eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatuko dute.
Laborek lau urte bete ditu. Hasieran jarritako helburuak beteta, bigarren fase batean sartu dira. Mendiburu presidente hautatu berri dute.
Sozialisten bozeramaile den Isaac Palenciak ulergaitzat dauka lanak geldirik jarraitzea. Udal gobernuaren gestio txarra salatu du.
Kalexa plazan zeuden berdeguneak aldatu eta haurrentzako jolastokia prestatu dute. Gainera, markesina berria jarriko dute Ugaldetxon.
Atzo, 21 positibo gehiago hauteman zituzten Errenteria-Oreretan, eta 11 Pasaian. Lezon bi kutsatu gehiagoren berri izan zen, eta bakarra Oiartzunen.
Asteburu honetan bueltatuko da federatuen mailako pilota partidak. Oiarpek eta Txostek uniforme zuria jantziko dute berriro.