COVID-19: Pasaia gorriago, eta beste herrietan tasa gorantz

Atzo, 21 positibo gehiago hauteman zituzten Errenteria-Oreretan, eta 11 Pasaian. Lezon bi kutsatu gehiagoren berri izan zen, eta bakarra Oiartzunen.

COVID-19aren hirugarren oldarraldia aski nabaria izaten ari da Oarsoaldean. Pasaia asteazkenean sartu zen zonalde gorrian (500dik gorako tasa duten udalerrien zerrendan), Errenteria-Oreretan etenik gabe hazi da tasa azken egunetan, baita Lezon eta Oiartzunen ere apalago bada ere.

Atzo (osteguna), Errenteria-Orereta koronabirusak kutsatutakoak 21 izan ziren, 11 Pasaian, bi Lezon eta bakarra Oiartzunen.

Gauzak horrela, ondorengoak dira 100.000 biztanleko tasak herriz herri:

  • Pasaia: 562,13 (igandean 484,39).
  • Errenteria-Orereta: 383,31 (igandean 328,55).
  • Lezo: 230,26 (igandean 164,47).
  • Oiartzun: 173,59 (igandean 154,31).
  • Gipuzkoa: 441,25 (igandean 376,98).

Osasun Sailak eguneroko txostena zabaldu du gaur, datu horiekin eta beste askorekin. Hemen sakatu eta PDFa jaisteko aukera dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.