Kalexa plaza eraberrituko dute, jolasgunea jartzeko

Kalexa plazan zeuden berdeguneak aldatu eta haurrentzako jolastokia prestatu dute. Gainera, markesina berria jarriko dute Ugaldetxon.

kalexa plaza Hiru aste iraungo dute lanek.

Kalexa plazak itxura eraberritua izango du aste batzuk barru. Ugaldetxoko plazan zeuden berdeguneak kentzeko obrak hasi ditu Oiartzungo Udalak. Jolasgune bihurtu nahi dute.

Bi jolasetan aritzeko harlauzak jarriko dituzte: hiru marraren jokoan eta xakean. 21.000 euro inguru inbertituko ditu udalak. Auzoko bizilagunekin adostutako lanak dira.

Kalexatik ez oso urrun, autobus geltoki berria jartzen ari dira. Zehazki, Intxixu jatetxearen parean markesina instalatu dute.

ugaldetxo_markesina

Ugaldetxoko markesina berria jartzeko lanak [Arg.: @oiartzunudala].

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.