Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Herriaren eta euskararen alde egindako lana aitortu dio udalak Lizeoari

Pasaiako udalbatzako alderdi guztiek aho batez onetsitako hitzarmena sinatu dute Pasaia Lezo Lizeoko zuzendariak eta herriko alkateak.

Edurne Urkiola, Pasaia Lezo Lizeoko zuzendaria; Izaskun Gomez, Pasaiako alkatea; eta Andrea Palomares, Kultura Saileko zinegotzia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/01/22

Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendari Edurne Urkiolak eta herriko alkate Izaskun Gomezek bi instituzioen arteko elkarlanaren bermea jasotzen duen hitzarmena sinatu dute. Joan den hil amaieran udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten ikastetxearekin elkarlanean aritzeko akordioa. Lankidetza plan berriak —lau urteko iraupena du— 2001. urtean sinatutako akordioa du oinarri.

Ikastolako zuzendariak nabarmendu du zentroarentzat bereziki pozgarria dela talde politiko guztien adostasuna, eta horiek aintzatetsi izana Lizeoak herritik eta herriarentzat egiten duen lanaren izaera publikoa: “Ikastolak herriarekin daukan harremana islatzen du sinatzeak. Azkenean, Lizeoa hasieratik dago herriari oso lotuta eta hitzarmenak, lehengoa eta oraingoa, horren isla dira”.

Bi aldeen arteko elkarlana egunerokoa dela aitortu du Urkiolak: “Oso presente dago ikastola udal bizitza horretan”, eta aurrerantzean lotura horiek irmotzeko gogoa adierazi du. Aurtengo paktuak udalak egiten duen guztizko ekarpenean galera bat sufritu badu ere, ikastetxeko arduraduna ulerkor agertu da murriztearen aurrean, horrek zerikusia izan dezakeelakoan egun nagusi den krisiarekin. Dena den, eguneroko harremanari eutsi eta, aukera denean, ekarpena lehengoratu dadin lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu du. 

Erlazionatutako edukiaPasaiako udalbatzak aho batez egin du bat Lizeoarekin
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.