Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ez dute geldirik egoteko inolako asmorik

Asteartero, hainbat lezoar Koldobike Gezala pilotalekuan biltzen dira ariketa fisikoa egitera. Gorputza aktibo mantentzeaz gain, sozializaziorako tresna ere badira saio horiek.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/01/22

Lezoko Udalaren Muittu Lezo estrategiaren barruan, asteartero herritar talde bat Koldobike Gezala pilotalekuan biltzen da ariketa fisikoa egiteko. Adinekoak dira ia denak. Horri, ostegunetako Tipi-topa ibilbideen egitasmoa erantsi behar zaio. Mugitzea bizitza da, gozatu! da estrategiaren leloa. Bete-betean bat egiten du esaldi horrek egitasmoaren filosofiarekin, nahiz errealitatearekin.

Astearteko saioan izan zen HITZA. Hasi aurretik nabaria zen partaideen arteko giro ona, konfiantzazkoa, alaia. Sanoa. Izan ere, egitasmoaren helburuetako bat da, ariketa fisikoa egiteaz gain, adinekoei batez ere etxetik irteteko aukera bat ematea, herritarrekin elkar eragiteko, eta sozializazioan sakontzeko. COVID-19aren garaian, askok, isolamenduarekin hausteko erabili dituzte talde saioak. Hartara, birusa ez hedatzeko beharrezkoak diren neurri guzti-guztiak hartzen dituzte saio horietan.

Jon Amiama Jauregi da astearteetako jarduera horien gidari. Herriko kirol orientatzailea da. «Herritar aktiboak izatea da gure helburua, eta hori era integralean egitea da asmoa. Gaitasun fisiko ezberdinen lanketan oinarritzen dira Martxan-en saioak —pilotalekuko saioen izena da—. Ariketak material erraz eta etxekoekin egiten ditugu, herritarrak ahalduntzeko, gero euren kabuz etxean egin ditzaten.


Egunerokotasuneko zereginetan autonomia lortzen dute horrela». Orientatzailea jarduera fisikoa egin nahi dutenen bidelaguna da. Talde saioak gidatzeaz gain, norbanakoen egoerak aztertzeko prest dago doako zerbitzuan, herritarren aukera, nahi, desio eta beharretara egokitutako baliabideak emanez eta proposamenak landuz, Lezon egitekoak edo eskualde izaerakoak. 663 22 80 31era deitzea bestetik ez dago zerbitzuen berri izateko.


Pozik daude
Lurdes Arrizabalaga Martxan-eko saioetara gustura doa. Aktibo dago. «Adin batekoa naiz, eta gorputzarentzat onuragarriak eta eramangarriak dira bertan egiten ditugun ariketak, politak. Denak ezagunak gara gainera, Lezokoak. Oso giro ona sortzen da». Ostegunetako Tipi-tapan ere parte hartzen du Arrizabalagak. Caritaseko kide da, eta parte hartzeko eskatu zieten Lezoko taldeko kideei. Bat egin zuten.

Uste berekoa da Maria Salaberria. Gorputza zaindu nahi du, eta pozik dago hori egiteko ohitura bere egin duelako. «Etxeko armairuan altueran dauden gauzak errazago hartzen ditut orain. Besoak hobeto ditut. Tipi-topan ere aritzen naiz, gustura. Monitore dotore honekin, gainera, oso pozik gaude», dio.


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.