Jose Luis Rebordinos zaldun izendatu du Frantziako Kultura Ministerioak
Arte eta Letren Ordenako zaldun izango da errenteriarra aurrerantzean, Roselyne Bachelot-Narquin Kultura ministroak gutun bidez jakinarazi duenez.

Jose Luis Rebordinos (Errenteria-Orereta, 1961) Zinemaldiko zuzendaria Arte eta Letren Ordenako zaldun (Chevalier de L’Ordre des Arts et des Lettres) izendatu du Frantziako Gobernuak. Roselyne Bachelot-Narquin Kultura ministroak gutun bidez eman dio izendapenaren berri Rebordinosi.
Zuzendaria «eskertuta» agertu da errekonozimenduarekin, eta komunikabideei egindako adierazpenetan esan duenez, «ohorea da niretzako, eta aurrerantzean ere, Frantziak ekoitzitako zinema gurean erreferente izaten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dut».
1957. urtean ekin zion zion Frantziako Kultura ministerioak ohorezko izendapenari; lau ministro ordenen arteko kondekorazio nagusietako bat da.