Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

13/20 Arte Tailerra, ametsak marrazteko espazioa

13/20 Arte Tailerra zabaldu du Ainhoa Redondo ilustratzaileak Alde Zaharrean. Marrazketa, pintura eta ilustrazioa landuko dituzte bertaratzen direnek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/01/23

Arkatz, olio pintura, eta pintzel artean sentitzen da gustura, sorkuntzari bide eman eta askotariko ilustrazioak sortzea du ofizioa eta afizioa. Dakiena konpartitu nahi du, eta horretarako, sorkuntzarako espazioa sortu du beste batzuk ere goza dezaten marrazketa eta ilustrazioarekin. 13/20 Arte Tailerra zabaldu du Erdiko Kaleak eta Orereta kaleak bat egiten duten egur eta erakusleiho zabaleko lokalean. Ez da ausazkoa izena, 1320 urteko Oreretari egin dio keinu, «eraldaketa garaia izan zen hura herriarentzat eta nik ere eraldatu nahi dut».

Aste honetan zabaldu ditu Ainhoa Redondok bere tailerraren ateak. Berri usaina du, pintura eta egur usainak egiten diote ongietorria bertaratzen denari, kaballete eta atrilez inguratuta. Goizez bere ilustrazio lanak egingo ditu bertan, eta arratsaldez tailerra. Abenduan hasi zuen izena emateko kanpaina, eta 27 lagunek bat egin dute dagoeneko; denak haurrak, momentuz.

Pozik dago Redondo izaten ari den erantzunarekin, eta pozik ametsa betetzen hasi delako Errenteriako Alde Zaharrean kokatutako bere tailerra egi bihurtuta. Marrazketa, pintura eta ilustrazio ikastaroa eskainiko die 6 urtetik gorakoei: «Ilustratzailea izanik, ilustrazioaren aplikazio guztiak erakustea da asmoa, album ilustratuak, ilustrazioak ere badaude kamisetetan, karteletan, objektuetan, gauza anitzetan». Halere, ilustrazioaz gain, pintura ere landuko du bertaratzen direnekin.

Askotariko material eta teknikak
Elementu eta material ezberdinekin ariko dira, eta hainbat teknika ikasiko dituzte: «Grabatua, serigrafia, estanpazioak egiten ikasiko dute bertaratzen direnek, eta marrazketa akademiko oinarrizkoa ere landuko du ariketa sinpleen bidez nahi duenak, hau ez delako ikastaro zurruna; nik proposatu egingo dut, eta gero nahi duenak bat egingo du. Nahi dudana da esperimentatzea eta ondo pasatzea esperimentatuz». Esperimentazio horretarako arkatzez gain, pastel oleoak, akrilikoak izango dituzte eskura. Batzuentzat ezagunak izango dira, baina beste batzuentzat, berriz, berriak, «bakoitzak bere proiektu pertsonalak sortzea da xedea».

Egoitzan egingo dute ikastaroa, baina kalea ere badu helburu Redondok, eta marraztera bertara atera nahi ditu aldian behin ikastaroko parte hartzaileak, «nahi dut jendea ziztatu kalean, etxean eta nahi duen lekuan marraz dezan».

Ezagutzarik ez da behar, «irekia» dela dio ilustratzaileak, «egia da etorri direnak zaletasuna dutelako bertaratu direla, marraztea gustatzen zaielako».

Proiektuarekin helburu nagusi bat du Redondok: «Disfrutatzea, jendea gustura etortzea nahi dut; espazio goxoa sortu dut, eta espero dut jendea gustura egotea, gehiago marraztea eta pinturaz disfrutatzea». Saioak 16:00etatik 17:30era eta 17:30etik 19:00etara ditu momentuz; 90 minutukoak dira, astean bitan edo behin. Ordutegian moldaketak egitera irekita dago, eskaeraren arabera.

Izena eman nahi dutenak tailerretik pasa daitezke 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, edota posta elektronikora mezua bidal dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.