[Bideoa] Pasaiako sarrera-irteerak kontrolatzen ari da Ertzaintza
Pasaia COVID-19aren zonalde gorrian dagoelako, Ertzaintzak herritarren joan-etorriak neurtzeko kontrolak jarri ditu herriaren sarrera-irteeretan.
Pasaia COVID-19aren eremu gorrian dago. Horrenbestez, herritarrek mugatua dute udalerritik irtetea, eta kanpokoek sartzea baldin eta araututa dauden salbuespenengatik ez bada. Horren harira, Ertzaintza kontrolak egiten ari da herriaren sarrera-irteeretan.
Ondoko bideoa antxotar batek HITZAra bidali du, gaurko (larunbata) 10:15ak ingurukoa da. Antxoko Ibaiondo pilotalekuaren ondoan dagoen barrutiko sarrera-irteera errepidean auto gidariak geldiarazi dituzte agenteek, nora doazen eta zergatik jakiteko. Sartu direnekin berdin egin dute.