'Asto erregea' filma eskainiko dute larunbatean Juanba Berasategin

Pasaiako Zinema Txikiaren baitan, herriko gazteenentzako filma eskainiko dute dohain larunbatean, 17:30ean, Donibaneko aretoan.

Pasaiako Zinema Txikiaren baitan antolatutako Asto Erregea filma larunbatean -hilak 30- eskainiko dute, 17:30ean, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Motora zerbitzua eskainiko dute beste barrutietako bizilagunak gunera bertara daitezen; 16:45ean Trintxerpeko kaitik pasako da, eta San Pedrotik ondoren.

Gonbidapena dohain eskura daiteke, honako esteka honen bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.