Amazoni buruzko mozioa, urteko lehenengo plenoan
Asteazkenean egingo dute udalbatzarra. Mozioaz gain, urteroko hitzarmenen berritzea aztertuko dituzte asteazkenean.
Oiartzungo Udalbatzak urteko lehenengo plenoa egingo du etzi —hilak 27, asteazkena— arratsaldean. Ordutegi berria izango du: 18:00etan hasiko da. Hamar puntuko gai zerrenda izango dute esku artean.
Puntu horietako bat Amazoni buruzko mozioa izango da. Herriko eta eskualdeko hainbat eragilek aurkeztu dute mozio hori, AEBetako erraldoiak herrian ezarri nahi duen logistika zentroari buruzkoa.
Gainontzeko puntuei dagokienez, gehienak hitzarmenen berritzeak izango dira. Horrela, Udal Ikastola Partzuergoaren ekarpena berrituko dute, Haurtzaro Ikastolaren diru laguntza onartu. Horiez gain Herri Musikaren Txokoa eta Luberri Ikasgune Geologikoa herriko museoentzako ekarpen ekonomikoa ere hizpide izango dute.
Plenoen ordutegi aldaketa ere aztertuko dute, eta udal inbentarioaren eguneratzea onartuko dute.