Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Guraso gara!, euskararen transmisioaren garrantzia gogorarazteko gida

Euskararen transmisioak zein harekiko jarrera proaktiboa izateak duten garrantzia jaso dute bi euskarritan: esku orria jaioberrien gurasoentzat, eta bideoa, familientzako.

guraso gara Ostolaza eta Osa, eskuorriekin.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/01/26

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak euskararen transmisioari eta hizkuntzarekiko jarrera positiboa izateari garrantzia handia ematen dio. Horregatik, familiei zuzendutako bi euskarri berritu eta aurkeztu ditu.

Alde batetik, jaioberrien gurasoentzako gida bat osatu dute. Bestetik, familientzako bideo bat prestatu dute, eta Oarsoarrak-en webgunean ikus daiteke. Oarsoaldeko antzerki eskoletako kideek egin dute. Bien helburua familiei euskararekiko jokabideetan sakontzea laguntzea da.

Itziar Ostolaza Errenteria-Oreretako zinegotziak gurasoei eskatu die, matrikulazioa egiteko garaian, euskara hutsezko ereduaren alde egiteko. Hizkuntza ohituren aldetik familien artean aniztasuna dagoela onartu du Ostolazak, eta gidak kasuan kasuko argibideak ematen dizkie guraso euskaldunak, erdaldunak edo bata eta bestea dituzten familiei.

Horrela, euskaraz ez dakiten gurasoek hizkuntzaren alde asko egin dezaketela nabarmendu du Ostolazak: jarrera proaktiboa izateko gonbita luzatu die.

Esku orria, erregistroan

Loreto Osa Pasaiako zinegotziak azaldu duenez, haurra jaio ondoren udal erregistrora joaten direnean jasoko dute Guraso gara! esku orria. Euskaraz eta elebitan banatuko dute gida hori.

Hautatutako ikastetxean euskaraz matrikulatzeaz gain, eskolaz kanpokoetan berdin egitea animatzen dute. Horrela egin ezin denean, euskarazko kultur kontsumoa euskaraz izateko deia egin du Osak.

Bideoari dagokionez, ikasturte hasierako bileretan aurkeztuko dizkiete gurasoei, baita hezkuntza zentroek egoki ikusten duten momentu eta egoeretan. “Erabilgarria eta, batez ere, eragingarria izatea nahiko genuke”, adierazi dute.

Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Saileko arduradunaren arabera, askotan uste da hizkuntza bakarrik transmititzen dela. “Jarrerak ere bere pisua du transmisioan. Euskaraz ez dakiten gurasoek ere transmititu dezakete, jarrera positiboa edukita”, gaineratu du Agirretxek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.