Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumena

Proiektu "suntsitzaileei" aurre egitera deitu dute, berandu baino lehen

Larunbatean elkarretaratzeak egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen, U30 Aldaketaldia iniziatibaren barruan.

Gaurko agerraldiaren irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun
2021/01/26

AHT, Amazonen Oiartzungo logistika gune berria, Zaldibarko zabortegia, klima aldaketa… guzti horien nahasketak koktel arriskutsua sortzen duela salatu dute gaur Oarsoaldeko hainbat talde eta eragilek, eta berandu baino lehen erabakiak hartu eta neurriak ezarri behar direla esan, asko, gehiegi dagoelako jokoan. Agerraldia egin dute gaur arratsaldean Xenpelar Etxearen aurre aldean Eguzki, GOT, AHTrik ez, Ekologistak Martxan, Iztieta-Ondartxoko Gurekin auzo elkartea, eta Larreko Mahaia elkarteko ordezkariek U-30 Aldaketaldia ondo bizi eta bizitzen uzteko kanpainaren barruan.

Oarsoaldean dauden proiektu “suntsitzaileak” lehen lerroan jarri dituzte bildutakoek, baita horiek eragindako ondorio larriak ere, “denok kontziente bagara ere, erakundeetatik hartzen diren neurriak ez dira nahikoak, neurri zorrotzagoak behar dira ondorio suntsitzaileak murrizteko; neurri horiek baina, egungo eredu ekonomikoa zalantzan jartzen dute, eta sistema kapitalista aurka azaltzen da”.

Jokoan dago ingurumena, egoera klimatikoa egunetik egunera larriagotzen doan bitartean. Gero eta ohikoagoak dira uholdeak, tenperatura globala igotzen ari da, biztanleriaren joan etorri masiboak ematen ari dira, “arazo larri horiei erantzuna eman beharra dago”.

Egungo ereduaren alderik latzena ere izan dute hizpide agerraldian, eta Zaldibarko zabortegiari aipu berezia egin diote horren harira. Urtebete izango da aurki eraitsi zela eta Alberto Sololuze eta Joakin Beltran hondakin, eta zabor azpian hil zituela, “Joakinek (Beltran) oraindik ere zabortegiko hondakinen azpian desagertuta jarraitzen du”.

Erronka zaila dela argi dute, baita atzeraezina ere, “gure espeziearen existentzia ari gara arriskuan jartzen”, eta horrenbestez ezinbestekoan heldu beharrekoa iritzi diote egunetik egunera larriagoa bilakatzen ari den egoerari. Globalki eragiteko, tokian jarduteko konpromisoa berretsi dute, etxetik, auzoetatik, herrietatik eragitea ezinbestekoa delako, norbanakoaren konpromisoa bezalaxe.

Astigarra-Lezo AHT bezalako proiektuen, eta Amazonen mehatxuaren gaineko informazioa herritarren artean zabaltzeko konpromisoa ere hartu dute bildutakoek, horien ondorio larriak salatzearekin batera, eta horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen. Larunbatean elkarretaratzera deitu dute hiru herri horietan, 13:00etan. Errenteria-Oreretan Zumardian egin dute hitzordua; Oiartzunen, Done Estebe plazan, eta Lezon Gurutze Santuaren plazan.

Horretaz gain, Oiartzunen Zaldibar Zona cero liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak otsailaren 4an 19:00etan pleno aretoan.

Deialdien atzean daudenek gonbidapen zabala luzatu dute gaurko agerraldiaren bidez: herritar guztien inplikazioa ezinbestekoa da egoera lehengoratzeko, proiektu suntsitzaileak gelditzeko, eta ondorioak ahalik eta gehien murrizteko, berandu baino lehen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.