Aisialdi segururako, natur eremuak

Jende pilaketarik gabeko aisialdi segurua eta jarduera fisiko osasungarria sustatzeko Errenteria-Oreretako mendiak eta natura eremua ezagutzeko gonbita egin du udalak.

Añarbeko urtegitik jasotzen dute ura oiartzuarrek

Jende pilaketarik gabeko aisialdi segurua eta jarduera fisiko osasungarria sustatzeko Errenteria-Oreretako mendiak eta natura eremua ezagutzeko gonbita egin du udalak. COVID-19aren izurriteak derrigortutako murrizketen aurrean, aisialdia tokiko natura ezagutzeko baliatzea aukera paregabea da haren ustez; jarduerak gainera, onurak ditu osasun fisikoan zein psikologikoan.

Horretarako hamaika txoko dituzte eskura herritarrek; Aiako Harriko Parke Naturala, Añarbeko baso erreserba, Lau Haizeta parkea, zein Oiartzun ibaiko ibilbide osasungarriak.

Horiekin batera, pertsonen egoera fisikoaren araberako aukerak eskaintzen dituzten bederatzi ibilbide homologatu daudela gogorarazi du, Oiartzun ibaiko hiru ibilbide osasungarriez gain. Ibilbide bakoitzaren xehetasunak Errenteriako Udalaren web orriko ingurumen atalera bilduta daude.

Txakurrak lotuta

Kontuan hartzeko bi oharpen egin ditu udalak, halaber: Aiako Harriko Parke Naturalean txakurrak lotuta joan behar dutela gogorarazi du, batetik; mendiko txirrindulariak soilik baso pistetan ibili daitezkeela, mendi bideetan mendizaleek erabateko lehentasuna dutela azaldu du, bestetik, eta biak errespetatzeko eskatu.

Bestelako mendi eremuetan ere etxeko animaliak lotuta eramateko eskatu du: «Hegazti eta ugaztun espezie askoren ugalketa garaia hasiko da laster, eta arriskua dago, bestela, basa faunaren habiak eta erruketak galtzeko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.