'Ez dok ero', On Kixote eta Santxo Panza euskal erara

Tartean teatro konpainiaren antzezlana "etxean"  egindakoa da. Patxo Telleriak egin du testua eta zuzendaritza lanetan aritu da Mikel Martinez.

Argazkia: Guillermo Casas.

Ez dok ero ikuskizuna hartuko du Niessen Kulturguneak otsailaren 13an, larunbata. Tartean teatro konpainiaren antzezlana “etxean”  egindakoa da. Patxo Telleriak egin du testua eta zuzendaritza lanetan aritu da Mikel Martinez, eta bi aktore horiek arituko dira taula gainean. Telleriak eta Martinezek ED3 osatzen dute; beren lan guztietan bezalaxe, honetan ere, euskara eta euskal kultura izango dituzte hizpide eta protagonista, eta presentzia handia hartuko du imajinario kolektiboa zein kultur sinbologiari.

Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinantea eskainiko dute.

19:00etan izango da ikuskizuna, Niessen Kulturgunean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.