Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Publiko, doako, unibertsal eta kalitatezko eredu soziosanitarioa helburu

Borroka luzea daramate Errenteria-Oreretan erretiratuek. Lan mundutik erretiratuta bai, baina ekintzailetza soinean dute eta ez daude prest kaleak uzteko, ez bederen, euren eskaera bidezkoak betetzen ez diren bitartean.

Duintasunaren hilabete honetako elkarretaratzeko kide bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/01/28

Pentsiodunak eta jubilatuak kalera aterako dira datorren astelehenean. Borroka luzea daramate Errenteria-Oreretan erretiratuek. Lan mundutik erretiratuta bai, baina ekintzailetza soinean dute eta ez daude prest kaleak uzteko, ez bederen, euren eskaera bidezkoak betetzen ez diren bitartean.

Osasungintza publikoak greba eguna du gaur. Kalitatezko osasun sistema publiko baten alde atera dira kalera; bitarteko nahikorik ez duen osasungintza publikoaren ahulezia ageriago utzi duelako oraindik pandemiak. Alor horri egingo dio aipamena asteleheneko elkarretaratzean Duintasuna elkarteak: zerbitzu soziosanitarioari. Izan ere, mendekotasunak edota gaixotasunek baldintzatuta egunerokoari aurre egin behar dioten pertsonek ez dute ataka erraza oinarrizkoak behar luketen zerbitzu horiek eskuratzeko. Aldarri hori eramango dute, beraz, kalera astelehenean: eredu soziosanitario erabat publikoa, unibertsala, doakoa eta zuzeneko kudeaketa duena. Bizitzari eusteko ezinbesteko zerbitzuak direla nabarmendu du elkarteak, “baina gutxi batzuen negozio izatera heldu dira, erabiltzaileen osasuna eta langileen lan baldintza txarren kontura. Paradoxikoa da azken hori, biak beharrezkoak dituztelako, erabiltzaileak eta langileak”.

Gizarte babeserako sistemaren ahulezia eta pobrezia egoeraren gorakada agerian gelditu dela dio Duintasunak.

Gizarte zerbitzuen arreta egunerokoan ezinbestekoa dutela esan du elkarteak, adina eta gaixotasunagatik laguntza pertsonala behar dutenean: “Familiaz aparte, administrazioak mendekotasunak dituzten edo kalteberak diren pertsonen, familia izan edo ez,  ongizatea ziurtatzeko bitartekoak jarri behar ditu”.

Gai honetan ere emakumeak omen dira kaltetuenak. Soldata eta pentsio arrakala agerikoa bada, berdin gertatzen da mendekotasun balorazioetan, “genero arrakala azaltzen da arlo horretan ere”. Hori ere salatuko du Duintasunak astelehenean.

Eskaera zehatza,  eredu soziosanitario publikoa, doakoa, unibertsala eta kudeaketa zuzenekoa;  zaintza indartzea eta egoitza publikoen sarea ziurtatzea. Horrekin batera, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata.

Hitzordua, astelehenean, otsailak 1, 11:00etan Herriko Plazan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.