Bigarren Mundu Gerra betean Bilbotik Burdeosera zihoala, arrezife batekin talka egin zuen urpeko ontzi britainiar batengandik ihes egin nahirik.
Borroka luzea daramate Errenteria-Oreretan erretiratuek. Lan mundutik erretiratuta bai, baina ekintzailetza soinean dute eta ez daude prest kaleak uzteko, ez bederen, euren eskaera bidezkoak betetzen ez diren bitartean.
Ametzei dokia uzteko, batez ere pinuak eta ipar-haritzak kenduko dituzte. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean jardungo dute.
Lanak egiteko miloi erdi euro inbertituko du udalak. Irisgarritasuna hobetuko du,lorategi eremuak zabaldu, eta puntu ilunak ezabatu, besteak beste.
Hainbat eragilek aurkeztutako mozioa babestu dute bi udal taldeek. Proiektua zorrotz aztertu eta tokiko ekonomia sustatzeko konpromisoa hartu dute.
Antxoko Auzo Elkarteak galdetegi bat prestatu du bizilagunen proposamen, kezka eta iradokizunak alkatearekin egingo duten hurrengo bileran aurkezteko.
Elizalde Herri Eskolako hezkuntza komunitateak erakusketa bat jarriko du bihar, Kontzejupean. Oreka TXrekin prestatutako kanta ere abestuko dute.
2020ko otsailaren bukaeran, pandemia hasi aurretik, %9,2ko langabezia tasa zuen herriak. Egungo langabeen artean 154 emakumeak dira eta 133 gizonak.
Gaiari, seriotasunez erantzuteko ezinbesteko tresna izango da diagnostikoa Isaac Palencia PSE-EEren bozeramailearen esanetan.