Igandean, Aritz magoa Gezalan
Magoaren emanaldia 19:30ean hasiko da. Sarrerak Kultura Saileko bulegoan edo udalaren webgunean lor daitezke, zortzi euroan.
Lezoko Udalaren kultur programazioaren barruan, igandean, Aritz magoak bere trikimailuak azalduko ditu Gezala Auditoriumean emango duen saioan. 19:30ean hasiko da ikuskizuna.
Sarreren prezioa 8 eurokoa da. Kultura aretoan eta Lezoko Udalaren Interneteko sarreren zerbitzuan eskura daitezke.
