Aretxabaletaren bisita jasoko du bihar Jaixkik
Partida 18:15ean hasiko da, Bekoerrota kiroldegian. Garaipena lortuko balu sailkapen nagusiko goialdeko postuetara begira jarriko lirateke.
Areto futboleko Jaixki AFT da Lezoko kirol taldeen aktibo dagoen bakarra. Euskal Ligan ari da, horregatik joka dezake, Gipuzkoako ligetan dabiltzan herriko beste kirol taldeak ez bezala. Bihar (larunbata, 18:15) dute Jaixkikoek partida, Bekoerrotan. Aretxabaleta taldearen bisita jasoko dute.
Bere taldeko sailkapen nagusiko laugarren postuan da Jaixki, 10 punturekin. Aretxabaleta bigarrena da, 16rekin. Beraz, garaipen batek goialdera hurbilduko luke Lezoko taldea.
