951 pertsona daude lanik gabe Pasaian

Horietatik gehienak emakumeak dira, 520. Herriko langabezia tasa %11,5ekoa da; pandemia hasi aurretik %10,8an zegoen tasa hori.

Lanbidek jasota dituen datuen arabera, 951 pertsona daude lanik gabe Pasaian. Langabezia tasa, %11,5ekoa da, beraz. Langabe horietatik 520 emakumeak dira (%12,9ko tasa), eta 431 gizonak (%10,1eko tasa).

2020ko otsailaren 29an, koronabirusak eragindako pandemia hasi aurretik, herrian 895 langabe zeuden, %10,8ko tasa orokorrarekin, 478 emakume (%11,8ko tasa) eta 417 gizon (%9,8ko tasa).

Abenduaren 31ko datuei erreparatuz, eta adin tarteetan zentratuz, Pasaiako langabe gehienak 45 urtetik gorakoak dira, 475 orotara. 25-44 adin tartean daudenak 398 dira, eta 25 urtetik beherakoak, berriz, 78. Adin tarte horietako langabeen artean emakumeak dira gehiengo, bereziki 25-44 adin tartekoenean.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.