Futbol taldeen asteburuko emaitzak: batean kale, bestean bale
Antxo A.F.-k abiada hartu du 3-9 irabaziz. Pasaia K.E.-ko gizonen asteburua oso bestelakoa izan da, igandeko lehiak lehen postua kendu baitie.
Pasaian lehian ari diren bi futbol taldeek asteburu oso desberdina izan dute batak bestearengandik; batean kale, bestean bale: Areto futboleko lehen taldeak 3-9 irabazi zuen igandean Tolosan, eta Pasaia K.E.-k 1-2 galdu etxean, sailkapeneko lehen postua galduz.
Antxo A.F.-rentzat bultzada handia izan zen asteburuko lehia, etxetik kanpo irabaztea beti baita erronka, eta azken horretan abantaila handia atera zioten Tolosalari, 6 puntukoa, zehazki. Partidako lehen minutuak oso berdinduta egon baziren ere, atsedenaldia heldu baino lehen 2 goleko errenta atera zioten pasaitarrek aurkariari. Garaipen garrantzizkoa multzoko hirugarren postua mantentzeko.
Hamaikako futbolariek ez zuten zorte berbera izan, 1-2 galdu baitzuten Errenteria-Oreretan. Zuri-gorriak Urdulizek baina gol aukera gehiago izan zituen arren, jokalariek ez zuten asmatu eta hiru puntuak galdu zituzten. Gauzak horrela, nahiz eta puntuazioan berdinduta, bizkaitarrek atzeman die sailkapeneko lehen postua. Indar guztiak jarri beharko dituzte datorren larunbatean Azpeitian berriro lehenari eusteko.