2021/2

[Galeria eta bideoa] Preso, deportatu eta iheslarien etxerako bide izan dira

Herriko plazatik abiatuta hiru geldialdi egin dituzte oiartzuarrek; bakoitzean sortzaile batek -bertsolari, antzezle eta musikaria- hartu du testigua.

Ondartxo ireki dezaten eskatzeko elkartuko dira sanpedrotarrak

'Ireki bideak' lemapean, datorren ostegunean -martxoak 4- 19:30ean elkarretaratzea egingo dute herriko plazan "arnas bideak" zabalik nahi dituztelako.

[Galeria] Oarsoaldeko emakumeek ahotsa goratu dute Errenteria-Oreretan

Pasaia eta Oiartzungo emakumeak ere bertaratu dira zapi emate ekitaldira. Txalapartaren erritmora, sistemaren biolentzia salatu eta elkartasunerako deia egin dute.

Behera egin dute Udaltzaingoak erregistratutako delituek

Ertzaintzaren 2020ko datuen zain, 2019ra arteko datuek erakutsi dute Errenteria-Oreretako arau hauste penalen tasa 1.000 biztanleko, EAEkoa eta Gipuzkoakoa baino baxuagoa dela.

Lezoko kaleko hirugarren igogailua, Altamiran

Altzate igerilekuaren ataritik gorantz joateko azpiegitura da egingo dutena. Lanak egiteko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du udalak.

[Galeria] Geroz eta pankarta gehiago agertzen ari dira San Pedron

"Ez gaituzue geldituko" esaldiarekin bizilagunek salatu dute aldarrikapenek ezer-gutxi irauten dutela zintzilik, udalak kendu aurretik.

oihartzun filosofikoak 2021

Haurrek ere ikasi behar dutelako beren kabuz pentsatzen

Oihartzun Filosofikoa tailerrak hasi berri dira. Filosofoen pentsaera ikasi beharrean, haurrak jartzen dituzte filosofatzen. Hirugarren ikasturtea da.

[Erreportajea] Zahartutako egituren zimendu berriak

Pasaiako Udaleko Berdintasun arloak liburuxka bat osatu du, herriko emakumeekin lan saioak eginda. Birusaren paradigma berriaren barruan, emakumeen borrokaren testigantza izango da.

Pentsioetan ere, ezabatu beharreko arrakala

Emakume pentsiodunen artetik, heren batek soilik du bere lan-bizitzari lotutako pentsioa; gainontzekoek alarguntza pentsioa jasotzen dute, eta bataz beste, gizonek jasotzen dutena baino %36 baxuagoa da.

Herritarren beharretara egokitutako herria eraikitzen

COVID-19ak hirigintzan eragina izan badu ere, udalaren proiektuak martxan dira. Pandemia betean zabaldu zituen Txirrita parkea eta Beraungo igogailuak. Ortzimugan, beste lau proiektu estrategiko.

Elkartasun besarkada helarazi diete euskal presoei

Hilabetero egin ohi duten moduan, otsaileko azken ostiralean ere euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi dituztelako elkartu dira antxotarrak.

Emakumeen ahotsetatik memoria historikoaz arituko dira Gezalan

Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, hitzaldia eskainiko dute martxoaren 9an -asteartea- 19:00etan Gezala auditoriumean.

ibilgailuak

Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea irekiko dute astelehenean

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko bi hilabeteko epea izango dute. Helbideratuta dutenei apirilaren 30ean kobratuko diete.

oiartzun ke

OKEren taldeen asteburuko partidak (2021-02-26)

Gizonen talde nagusiak eta emakumeen bigarren taldeak etxetik kanpo jokatuko dute. Neskek gorengo taldeak atseden izango du.

COVID-19aren tasen beheranzko joera indartu egin da azken egunetan

Atzo koronabirusagatik hamar kutsatu gehiago izan ziren Oarsoaldean, lau Errenteria-Oreretan eta sei Pasaian. Lezoko tasa 100dik jaitsi da.

Entrenamendu estropada egingo dute larunbatean Hondarribian

San Juango emakume eta gizonek nahiz San Pedro eta Trintxerpeko arraunlariek test-entrenamendua egingo dute 'Hondarribiko XXI. traineru jaitsieran'.

XI. Landalur Azoka

Baserrietako ganadua animaliak babesteko ordenantzatik ateratzeko eskatu du Enbak

Baserrietan hazten eta zaintzen dituzten ustiapenerako animaliek badute jada araudi propioa, sindikatuak azaldu duenez, Europakoa, Eusko Jaurlaritzarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena.

Asteburuan, Jaixki etxean eta Allerru Hernanin

Areto futbol taldekoek Zabalgana Zarauna talde gasteiztarraren bisita jasoko dute Bekoerrotan. Allerruren gizonen taldeak lehen garaipena borrokatuko du.

Kultura guatemalarra izango dute hizpide jatorri askotariko emakumeek

Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko saioa egingo dute datorren ostiralean -martxoak 5-, Trintxerpeko alkateordetzan.

Gehiago