Entrenamendu estropada egingo dute larunbatean Hondarribian

San Juango emakume eta gizonek nahiz San Pedro eta Trintxerpeko arraunlariek test-entrenamendua egingo dute 'Hondarribiko XXI. traineru jaitsieran'.

Larunbatean -hilak 27- Hondarribiko XXI. traineru jaitsiera egingo dute 16:00etan hasita. Bertan izango dira Pasaiako traineruak: San Juan Koxtapeko emakumeak eta gizonak eta Sanpedrotarra AEko gizonak.

Jardunaldia ez da puntuagarria izango, denboraldiaurreko test-entrenamendua baizik. Emakumeen hamabi taldeek irekiko dute estropada, horien artean hirugarren ekingo diote lehiari sanjuandarrek. Gizonen txandan hemeretzi traineru izango dira lehian, bigarren astinduko dituzte arraunak urdinek, zortzigarren arrosek eta hamabigarren moreek.

Jende pilaketak ekiditeko kai muturra itxita egongo den arren, estropada zuzenean jarraitu ahal izango du edonork honako esteka honen bitartez, zuzeneko igorpena eskainiko baitute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.