
Ertzaintzaren 2020ko datuen zain, 2019ra arteko datuek erakutsi dute Errenteria-Oreretako arau hauste penalen tasa 1.000 biztanleko, EAEkoa eta Gipuzkoakoa baino baxuagoa dela.

Altzate igerilekuaren ataritik gorantz joateko azpiegitura da egingo dutena. Lanak egiteko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du udalak.

"Ez gaituzue geldituko" esaldiarekin bizilagunek salatu dute aldarrikapenek ezer-gutxi irauten dutela zintzilik, udalak kendu aurretik.

Oihartzun Filosofikoa tailerrak hasi berri dira. Filosofoen pentsaera ikasi beharrean, haurrak jartzen dituzte filosofatzen. Hirugarren ikasturtea da.

Pasaiako Udaleko Berdintasun arloak liburuxka bat osatu du, herriko emakumeekin lan saioak eginda. Birusaren paradigma berriaren barruan, emakumeen borrokaren testigantza izango da.

Emakume pentsiodunen artetik, heren batek soilik du bere lan-bizitzari lotutako pentsioa; gainontzekoek alarguntza pentsioa jasotzen dute, eta bataz beste, gizonek jasotzen dutena baino %36 baxuagoa da.

COVID-19ak hirigintzan eragina izan badu ere, udalaren proiektuak martxan dira. Pandemia betean zabaldu zituen Txirrita parkea eta Beraungo igogailuak. Ortzimugan, beste lau proiektu estrategiko.

Pandemiaren lehen lerroan lan egiten ari da Donostiako Zainketa Intentsiboko Unitatean Karlos Ibarguren sendagilea. COVID-19aren gordinenean ere, esperientzia politak badirela dio .

Pysben lanean hasi zen Mari Juli Peña, adingabe zela; ordutik, etxean nahiz kanpo aritu da jardunean. Urteekin hasi da bizitzaz gozatzen. Pasaiako emakumeen borroka goretsi du.

Otsailaren 26ko denbora-pasen dinamika martxan da.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko bi hilabeteko epea izango dute. Helbideratuta dutenei apirilaren 30ean kobratuko diete.

Gizonen talde nagusiak eta emakumeen bigarren taldeak etxetik kanpo jokatuko dute. Neskek gorengo taldeak atseden izango du.

Atzo koronabirusagatik hamar kutsatu gehiago izan ziren Oarsoaldean, lau Errenteria-Oreretan eta sei Pasaian. Lezoko tasa 100dik jaitsi da.

San Juango emakume eta gizonek nahiz San Pedro eta Trintxerpeko arraunlariek test-entrenamendua egingo dute 'Hondarribiko XXI. traineru jaitsieran'.

Baserrietan hazten eta zaintzen dituzten ustiapenerako animaliek badute jada araudi propioa, sindikatuak azaldu duenez, Europakoa, Eusko Jaurlaritzarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena.

Areto futbol taldekoek Zabalgana Zarauna talde gasteiztarraren bisita jasoko dute Bekoerrotan. Allerruren gizonen taldeak lehen garaipena borrokatuko du.

Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko saioa egingo dute datorren ostiralean -martxoak 5-, Trintxerpeko alkateordetzan.

Mikel Susperregik eta Lander Zurutuzak ‘Lope de Isasti eta goiko elizako aziyua’ ipuina egin eta aurkeztu dute. Lezoarraren joan-etorriak ezagutarazteko lana da, bertako euskararen trazekin.