
Pandemiaren lehen lerroan lan egiten ari da Donostiako Zainketa Intentsiboko Unitatean Karlos Ibarguren sendagilea. COVID-19aren gordinenean ere, esperientzia politak badirela dio .

Pysben lanean hasi zen Mari Juli Peña, adingabe zela; ordutik, etxean nahiz kanpo aritu da jardunean. Urteekin hasi da bizitzaz gozatzen. Pasaiako emakumeen borroka goretsi du.

Pasaiako Mugimendu Feministak martxoaren 8aren baitan antolatutako lehen ekitaldia San Pedroko frontoian egingo dute. Barruti guztietatik bertaratuko dira.

Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkiete Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleei. Beren ikastetxeetan izango da.

Otsaileko plenoan onartu dute diru partida. Horrez gain, kultur ekitaldiei 43.500 euro bideratuko dizkiete, eta kirol elkarteei beste 41.000 euro.

Topoaren lurperatzearen gaiak luze jo zuen atzoko plenoan, eta eztabaida azkenean, berotu ere egin zen inondik inora ere ohikoa ez bada ere.

Tokiko komertzio txikia eta ekonomia, ingurumena, eta langileen baldintzak prekarizatzen dituela nabarmendu dute alderdiek oro har.

EAJ, EH Bildu eta PSE-EEk gogor salatu dute kale garbiketarako kontratatutako garbiketa enpresako langilearekin gertatutakoa.

Alkateak adierazi du Tren Geltoki Berriaren Plataformaren proposamena ez dutela aintzat hartuko epe labur-ertainean. Ideia ez dute baztertu etorkizunerako.

376.000 euroko aurrekontua duten lanak kontratatzeko mahaia martxoaren 8an egingo dute. Hiru metroko altuerako hesia ezarriko da farorako bidean.

Mikel Susperregik eta Lander Zurutuzak ‘Lope de Isasti eta goiko elizako aziyua’ ipuina egin eta aurkeztu dute. Lezoarraren joan-etorriak ezagutarazteko lana da, bertako euskararen trazekin.

Bixi Bixi elkarteak bertso saio musikatua antolatu du martxoaren 6rako -larunbata-, Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak sei eurotan daude salgai.

Otsailaren 18tik atzora arte koronabirusagatik positibo bat bera ere ez da jaso herrian. 100.000 biztanleko tasa 115ean jarri da ondorioz.

Izan zaitez Harrera! proiektua aurkeztuko du datorren asteazkenean Emakumeen Etxean antolatu duen online mahai inguruaren bidez SOS Arrazakeriak.

Astelehenean Esnabide eta Ulia kaleetako nahiz Andonaegiko hainbat gunetan ezin izango da aparkatu. Trafikoa ere etengo dute tarteka.

Pasaiako Udalak antolatutako 'MakilFit' egitasmoaren baitan, astean behin ibilaldia egingo dute barrutiz barruti igarota.

Hilaren 8tik 14ra bitarteko astean, Ekain Zubizarreta 1. postuan sailkatu zen 573,59 punturekin, eta zozketa bidezko sariduna, berriz, Isotopo izan da —33. postuan eta 494,59 puntu—.

Ur lasaietako piraguismoko denboraldiko lehenengo proba izango da igandekoa. Iazko martxoan denboraldia eten zenetik ezin izan dute lehiatu.

Iganderako antolatu du Piztu Lezoko. Karlos Saldise plazatik abiatuko dira, 10:30ean. Etxetxokoen laguntza izango dute, azalpenak emango dituzte.