Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sareak eta mapak

Iraitz Mateo Gogorza
Oiartzun
2021/02/24

Urtebetean gure harreman sareak gutxitzeaz gain, Euskal Herriko mapa distortsionatu zaigula iruditzen zait. Pandemiak sortutako egoeraren aurreko neurri berriak ditugunero, mapa berri bat sortzen zaigu, eta beste bat desegin. Mapak izan daitezke geografikoak, imajinarioak, kontzeptualak, sinbolikoak. Eta guztiak sortu eta desegin ditudala iruditzen zait.

Duela 317 egun zeudena baino urrunago daude egun Oiartzun eta Altsasu, edota Karrantza eta Orereta, edota Pasaia eta Luhuso, edota Lezo eta Zuia. Ez kilometrotan (Google Mapseko mapa ez baita aldatzen), baina bai gure imajinario kolektiboan. Errepideetako peajeen mugez gain, muga sanitarioak are amildegi handiagoa sortu du Euskal Herriaren irudikapenean. Inposatutako mugak are gehiago markatuz, eta aldi berean, norberaren lurraldean (hasieran herrian, gero zure herriaren mugakide diren herrietan, ondoren probintzian, Gabonen testuinguruan erkidegoan; garaiaren eta interesen arabera hau ere) gotortuz.

Eta ez dakit egoera pandemikoari aurre egindakoan ere iritsiko garen orain artean horrenbestetan aldarrikatu dugun Euskal Herri oso hori irudikatzera. Begiradatik kanpo dauden, ezagun egiten ez zaizkigun errealitateak ikusi eta bizitzera. Eta batez ere, horiek ere gure herri sentitzera.

 

Maite ditut beraien ideietan habitatzen uzten didaten kideak; azken boladan geroz eta efimeroagoak sentitzen bagara ere



Ximun Fuchsi entzun nion herri hitzak euskaraz beste hizkuntzetan duen definizioaz gain, baduela beste adiera bat, hiru kontzeptu bateratzen dituela: populua, hiria eta nazioa. Populua eta herria batzerakoan, unibertsitateko garaiaz oroitu naiz. Herritarrek egiten dutelako herria; eta bertan ezagutu nituen nire Euskal Herri bera partekatzen zuten baina ikuskera ezberdinak zituzten lagunak. Beraiei esker ikasi eta ulertu dut herria ulertzeko modu ezberdinak daudela, eta denek egin dezakegula bat. Joan ginen Markinara, Zestoara, Gasteizera edota Baionara. Azken urtean, ordea, lausotuz joan da bai gure harremana, eta baita irudikatu genuen herri partekatu hori ere. Bakoitza gurean gaude orain.

Denborak eta distantziak, urruntzea dakarte naturalki; zaindu ezean, harreman oro desagertze arriskuan sartzen baita. Maite ditut beraien ideietan habitatzen uzten didaten kideak; azken boladan geroz eta efimeroagoak sentitzen bagara ere. Lausoak eta hauskorrak bihurtu gara gu lagunarteko harremanak bakarrik (eta horrek guztiak) batzen gaituelako, eta garaiotan hori asko izanagatik ez delako aski.

Itxiera perimetrala indarrean dagoenetik, mugikortasuna ere baldintzatuta daukagu. Baina nik ere harrapatu dut nire burua, ezagunen bat harreman afektibo sexualen bat medio arauak hautsi eta beste herri batera joan delako, bere ekintza justifikatu eta txalotzen. Maitasuna ezin da mugatu, badakizue. Baina zein harreman eta zein maitasun eredu zilegiztatzen dugu arauak hausteko? Bikote harremanek lagunarteko harremanek baino balio gehiago dute, eta beraz, errazago onartzen dugu arau haustea? Ni ere harrapatu izan nau heteropatriarkatuaren (m)amuak.

Animalia sozialak omen gara, nahiz eta astelehen goizak maiz nahiago ditugun bakarrik eta isiltasunean pasa. Eta bizitzeko ez ezik, bizirauteko ezinbestekoak zaizkigu gure harreman sareak, sare sozialak (batez ere, ez digitalak).

Mapekin batera, sareak ere distortsionatu zaizkigu. Eraiki eta deseraiki ditugu hauek ere. Eta nahita edota nahigabe betiko ereduak gailentzen zaizkigu; besteek guretzako nahi dituzten sareak eta mapak. Guztia kolokan dagoen garai hau, zirrikituak bilatzeko une eta gune aproposa izan daiteke. Balia dezagun gure sare eta mapa propioak marrazteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.