Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Bitxikeriak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
Sartu

Topoa lurperatzea premiazkoa dela erabaki du plenoak

Errenteria-Orereta
Politika

Topoaren lurperatzearen gaiak luze jo zuen atzoko plenoan, eta eztabaida azkenean, berotu ere egin zen inondik inora ere ohikoa ez bada ere.

Gaztañoko Topoaren geltokia
2021/02/24
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Topoaren lurperatzearen gaiak luze jo zuen atzoko plenoan, eta eztabaida azkenean, berotu ere egin zen inondik inora ere ohikoa ez bada ere. Moduak ez errespetatzea eta protagonismoa kontsentsuaren gainetik jartzea leporatu zion PSE-EEri Jose Manuel Ferradas Elkarrekin Errenteriako ordezkariak lehenik, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak ondoren, eta Aizpea Otaegi alkateak, azkenik.

Eguneko jorratzeko gaien artean, topoa lurperatzearen gaineko mozio bat zegoen PSE-EEk aurkeztutakoa, eta aldez aurretik agerraldian komunikabideei azaldutakoa. Horren aurrean, baina, mozio alternatiboa aurkeztu zuen Gobernu taldeak, EH Bildu eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztutakoa. Eztabaida luze, eta ohikoa baino beroago, eta azkenean gobernu taldeak aurkeztutako mozioak egin zuen aurrera  hamabost aldeko botoekin, eta sei abstentziorekin.

Isaac Palenciak aurkeztu zuen alderdi sozialistaren mozioa. Topoa lurperatzeko proiektua garrantzia bizikoa dela defendatu zuen Palenciak: “Topoa lurperatzeak Errenteriak duen trenbide orbaina ezabatuko du behin betiko”. Herriaren etorkizuneko garapenerako ezinbestekoa dela esan zuen, baita herritarren bizi kalitatea hobetzeko ere, “proiektua aurrera ateratzeko instituzio arteko elkarlana ezinbestekoa da, udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean aritu behar dute bi administrazio publiko horien artean akordio batera heldu eta 2011n jaurlaritzak berak onartu zuen proiektua aurrera ateratzeko”. 2015 eta 2016an bi mozio onartu zituela plenoak lurperatzearen alde eta ordutik ez dela gaiaz ezertxo ere aipatu erantsi zuen bere hitzartzean alderdi sozialistako bozeramaileak, “ez dakigu zein urrats egin dituen udalak”.

Mozio alternatiboa, EH Bilduko zinegotzi Bernar Lemosek aurkeztu zuen. Donostialdeko metroaren azterlan informatiboa, Errenteriako lurperatzea dokumentua hamar urteren buruan oraindik ere txoko batean  gorderik jarraitzen duen zirriborroa dela esan zuen. Egungo trazatuak Errenteria-Oreretan arriskuak eta kalteak eragiten dituela jaso dute mozio alternatibo horretan bi alderdiek, eta denborarekin, okerrera egin duela egoerak. Halaber, 2011z geroztik, Errenteriako Udalak hainbat alegazio aurkeztu dizkiola proiektua hobetzeko Eusko Jaurlaritzari azaldu zuen koalizio subiranistako ordezkariak, “2015eko azaroan onartutako mozioan eskatu genion DEusko Jaurlaritzari topoa lurperatzeko beharrezkoak ziren bitartekoak jar zitzala; hori delako arazoa konpontzeko biderik egokiena eta bakarra”.

2016ko mozioan berriz, Donostialdeko burdinbide azpiegituren artean Altza, Pasai Antxo, Galtzaraborda burdinbidearen eraikuntza lehenesteko eskatu ziotela ekarri zuen gogora, halaber,  eta sar zitzala 2017ko aurrekontuan obra lizitazioaren oinarrien idazketa. Gipuzkoako Foru Aldundiari, berriz, hitzarmen markoa sina zezala eskatu zitzaiola azaldu zuen, zati hori finantzatzeko.

Pasaian topoa lurperatzeko aukera berrikusten ari da orain Eusko Jaurlaritza, obark egingo dituen erabakitzeko. Errenteriaren zatia luzatzen ari dela eta, biztanleentzat bidegabea dela-eta udalak honakoa erabaki du: Berrestea beharrezkoa dela Errenteria-Oreretan topoa lurperatzea; Eusko Jaurlaritzari eskatzea ez dezala bere erantzukizuna ekidin eta Donostia eta Psaian bezala beregain hartzea proiektuaren kostua, izapidetzea, eta exekuzioa, eta interes pribatu edo pribatiboen inguruko eragiketa urbanistikorik tartean sartu gabe egin dezala; proiektua funtsezkotzat jotzea Errenteriaren etorkizunerako eta txertatzea Plan Orokorra berrikusteko proposamenaren barruan; eskatzea Eusko Jaurlaritzak beharrezkoak diren bideak zabal ditzala Errenteriako Udalaren nahiz herrikideen iritziak entzun eta kontuan hartzeko; eta azkenik,  erabaki hori bidaltzea Eusko Jaurlaritzaren Garraio azpiegituren zuzendaritzari mozio horren premisak kontuan hartu eta bere egin ditzan.

Puntu horiek guztiak, atzoko plenoan onartu zituzten EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Errenteriaren aldeko botoekin.

Bi mozioak aurkeztuta, alderdiei txanda eman zien Aizpea Otaegi alkateak.

Kontsentsua bilatzea mugarri

Elkarrekin Errenteriako Jose Manuel Ferradasek hartu zuen hitza lehenik, eta 2016ko mozioari begira jarrita ez zutela aho batez onartu ekarri zuen gogora, “alderdi batek mozioaren kontra egin zuen; ona izaten da hemerotekara jotzea baieztapenak egin aurretik. Harago, Donostiako saihesbidea lehenetsi zuen Altza eta Galtzaraborda arteko lanen gainetik. Hala ere, iragana da hori”. Prozedurak eta moduak zaintzea garrantzitsua dela nabarmendu zuen Ferradasek, “alderdi guztien arteko kontsentsuak garrantzitsua behar luke. Protagonismo pertsonalak edo zunda baloiak botzea kontsentsuaren kontrakoa da”. Komentarioarekin, PSE-EEren jarrera itsustu zuen Elkarrekin Errenteriakoak.

Proiektuari helduta, haren inpaktua ikaragarri positiboa litzatekeela herriarentzat esan zuen, baita mugikortasun iraunkorrean ere, “herri honetako 25.000 biztanle bizi gara topoko bi geltoki horietatik hamar minutu baino gutxiagora. Fanderiako aintzat hartuta, populazioaren %65 bizi gara topoko geltokietatik hurbil, eta lurperatzeak, zerbitzuaren aldikotasunean onurak lituzke, baita erabiltzaile kopuruan ere”.

2011n egindako azterketa eguneratu beharra nabarmendu zuen Ferradasek: “80.000.000 euroko inbertsioa aipatu zen orduan, 2021ean kopuru hori altuagoa izango da, baina horrek ez luke traba izan behar, tarte horretan, Durangon antzeko lanak egin dituelako jaurlaritzak 212 miloi euro inbertituta, eta finantziazio osoa berak bere gain hartuta. Ez dut uste arazorik egongo denik udal honetan gauden lau alderdiek lanen kostu osoa Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzea eskatzeko”.

Elkarlanerako deia egin zuen azkenik Ferradasek, “bide orria marraztuta dago, garrantzitsua da Errenteriarentzat obra hori, Euskotren zerbitzu eraginkorragoa bilakatuko du, eta Errenteriaren aldeko interesak batzen gaitu lau alderdiak”.

Bi mozioen alde egin zuela EAJk esan zuen Elixabete Murua bozeramaileak: “Bat egiten dugu orokorrean kontzeptuekin, trenbidea lurperatzeak errenteriarrentzat duen garrantziarekin, baita lan horiek egiteko gure herriaren etorkizuna ez konprometitzearekin ere”. Kritikarako tartea ere hartu zuen Muruak eta “mozio gerra” batean sartzea ez zaiola proiektu garrantzitsu hori bultzatzeko modua esan zuen, “ez zaigu serioa iruditzen”. Horren harira, kontsentsua eta elkarlanaren bidean sakontzeko eskatu zuen, eta horrekin lotuta berriz, HAPOa aipatu, “elkarlanerako prest bagaude ere, oraindik ez dugulako parte hartzeko aukerarik izan. Jar gaitezen elkarrekin lanean trenbidean eta HAPOan”.

Gestioaren “berririk ez”

Palenciaren txanda heldu zen ondoren. Udalak azken urteetan topoa lurperatzeko proiektuaren inguruan zein lanketa egin duen ez dakitela esan zuen, “duela bost urte plenoak onartu zuenetik, ez dakigu zer kudeaketa egin duen.

EH Bilduren izenean Eneko del AMo Hirigintza zinegotziak hartu zuen hitza eta luze eta zabal azaldu egindako bidea. Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuaren hitzak hartu zituen 2010 jurteko PSE-EEren esku orri bat erakutsita, “mimo handiz lantzen ari diren proiektua dela Errenteriako topoaren lurperatzea zion Arriolak duela 11 urte. Herriko bizilagun guztiek jaso zuten esku orri hori beraien etxeetan, kolore biziekin. Ez dakigu oso ondo benetan  bi kilometroko lurperatze obrak egiteko asmoa zutelako izan zen, edo udal hauteskundeak zetozelako izan zen”. Denborak erantzuna eman duela uste du del Amok, “argazki oso polita baina Oarsoalderako inbertsioak Donostian lurperatzen ari dira, 200 miloi euro eta %50eko gainkostua. Erabaki hori politikoa da, eta horregatik, Altzako geltokia erdizka gelditu zen, baina baita Pasaian topoaren lurperatzea urteetan atzeratzea. 2021erako aurkezten ari badira ere, ez dakigu noiz hasiko dituzten lanak Pasaian”.

Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Azpiegitura sailarekin bilera informatiboa bat eskatu zionean udalak atera zela udalerriko PSE-EE prentsan trenbidea lurperatzeko une egokia orain dela salatu zuen del Amok: “Zergatik orain eta ez duela hamar urte?. Urte hauetan zehar Eusko Jaurlaritzak %100ean finantziatu ditu Donostiako lanak egunero etorri dira ate joka udalera gure bizilagunak bibrazio eta zarataren gaineko kexa egitera, asko eta asko dira bizilagun komunitateak nekatuta eta kezkatuta daudenak ez dakitelako zer gertatuko den beraien etxebizitzekin ordenamenduz kanpo baitaude indarrean den topoaren desdoblamenduarengatik, Errenteriako trenbidea lurperatzea ez delako lehentasun Eusko Jaurlaritzarentzat”.

Hori gutxi balitz Eusko Jaurlaritzak obren finantziazio erdia Errenteriako Udalak bere gain hartzeko proposatu dio, “zergatik ez du bere gain hartzen osorik Donostia eta Pasaian bezala?. Berriro eskatzen dugu Eusko Jaurlaritzak bere ardura hartu eta proportzionalki jokatzeko proiektuaren idazketa, tramitazioa eta exekuzioaren kostua bere gain hartuta”.

Harago ere jo du del Amok eta haserre azaldu du udalari bere gain hartzea proposatu dion kostearen erdi hori finantzatzeko hirigintza eragiketa pribatu bidez egiteko, “interes publikoaren kontra doa; etxebizitzak eraikitzeko beharra dagoenean egin behar dira, ez obra publiko bat finantzatzeko”.

Topoa lurperatzea ezinbestekoa dela erantsi zuen del Amok, “baina Eusko Jaurlaritza da interpelatu behar dena, berak ekin behar duelako arduraz, obra publikoa delako, eta gainera, urgentziaz, hamar urte joan direlako”.

Palenciak hartu zuen berriro hitza eta gobernu taldeari kudeaketarik ez egitea edo bestela, gardentasunez ez aritzea egotzi zion.

Aizpea Otaegik hartu zuen hitza azkenik. Alkatea ere haserre azaldu zen, lehenengoz agintaldi osoan. Esanguratsua dela hain proiektu garrantzitsu eta estrategikoa izanik Eusko Jaurlaritzak aurreikuspenik eta diru lerrorik ez izatea horretara bideratuta esan zuen, “guri dagokigu Eusko Jaurlaritza presionatzea proiektua gara dezan, baina aurreikuspenak eginak behar dituena Euskjo Jaurlaritza da ez udala, eta berarekin izan dugun harremanean oso argi gelditu zaigu ez dagoela inolako aurreikuspenik ezta diru partidarik ere. Guri dagokigu herri hau gobernatzea eta garrantzitsuak diren proiektuak garatzea, baina kasu honetan, lurperatzearen ardura eta bermatzea dagokion erakundeak ez dauka planbifikatuta lurperatze hori noiz eta nola garatuko duen, eta beraz, uste dut, ardurak oso garbi daudela”.

PSE-EEri leporatu zion “protagonismo” nahia izatea, “eta horrek galdu egin zaituzte; zuen protagonismoarengatik ari gara egiten eztabaida hau egiten ari garen terminoetan, oso bestelakoa izan zitekeen”. Harago jo zuen, eta gobernu taldeari dagokiola beste erakundeekiko interlokuzioa esan zuen, “zuen zinegotzi kargutik egiten dituzuen beste erakundeekiko harremanak lekuz kanpo daude, eta uste dut oso desleiala dela herritarrekiko, gobernuarekiko, baita oposizioko beste alderdiarekiko ere”.

Hausnarketarako eskaera

Izan duen jarreraren gainean hausnartzeko eskatu zion PSE-EEri Otaegik, jokatu nahi duten paperaren gainean, “badakigu elkarrekin lan egiten, gauza asko egin ditzakegu. Dinamika honetan jardun nahi baduzue, lortuko duzue nahi duzuen protagonismoa, baina ez herri honek behar duen adostasuna proiektu garrantzitsuak aurrera ateratzeko; herri honen kalterako izango da, eta zuen protagonismo nahi hutsarengatik izango da. Pentsau beraz zein joku egin nahi duzuen hemendik eta agintaldi amaierara arte”.

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
apirila 2021
  • apirila 2021
  • martxoa 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Auzo zaintza eta elkartasuna, bortizkeriari aurre egiteko

2021/04/08
Errenteria-Orereta
2

Eremu gorrian da Errenteria-Orereta

2021/04/08
Errenteria-Orereta
3

[Elkarrizketa] “Malawin ez da transexualik, horiek ‘atzerriko gauzak’ dira”

2021/04/09
Pasaia
4

Baheketa zenbakitan: bost egun, 7.000 PCR, eta 50 positibo

2021/04/12
Errenteria-Orereta
5

Sorkuntza oparoa, herriaren eskura jarri du Patri Urkizuk

2021/04/10
Lezo
  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.