Ganten ere maite dute Jaione Jauregi
Jaione Jauregi babesteko pankarta jarri dute Ganten, lezoarra bizi zen etxebizitzaren atarian. Ez da hangoek elkartasun keinua egiten duten lehen aldia.
We love Jaione leloarekin pankarta jarri dute Ganten (Belgika), hain zuzen ere Jaione Jauregi 2020ko azaroaren erdialdera arte bizi izan zen etxebizitzaren atarian. Ordura arte, Belgikako hirian bizitza publikoa eta arrunta egiten zuen Jauregik, baina Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, atxilotu, Espainiaratu, eta espetxeratu zuten erbesteratutako lezoarra.
Ez da lehen aldia Jauregiri babesa emateko mezuak zabaltzen dituztela Ganten. Harekin harremana izan zutenek behin baino gehiagotan egin dizkiote elkartasun keinuak. Gertukoena denboran, hura bizi zen etxekoa.