Sakabanaketak eragindako urteko lehen istripua salatzeko elkarretaratzea, bertan behera
Mikel Arrieta larri gaixo den preso oreretarraren lagun batek izan zuen istripua larunbatean.
Larunbatean istripua izan zuen Mikel Arrieta Llopis larri gaixo den preso oreretarraren lagun batek espetxetik Euskal Herrira bueltan zetorrela. Dispertsio politikak eragindako urteko lehen istripua izan da Arrietaren lagunak izan duena. Oreretako Etxeratek istripu hori salatzeko eta sakabanaketa politikaren amaiera eskatzeko elkarretaratzera deitua zuen asteazkenean, 19:00etan Herriko Plazan.
Elkarretaratze hori baina, bertan behera utzi duela jakinarazi du euskal errepresaliatuen senide eta lagunen elkarteak.