Nahikari Otermin Hirigintza zinegotziak iragarri du oraindik ez dakitela obrak noiz hasiko diren, hainbat izapide egin behar baitira aurretik.
Soinueneak, Abaraxkak, txistulari taldeak eta udalak antolatu dute kontzertua. Aldez aurretik tokia hartu beharko da, tokia mugatua baita.
Inauteriak izan ziren iaz ospatutako azken jaiak. Orain, urtebetera, ate joka dira, sartu nahian, baina ezin. Horren jakitun iritsiko da Trapujale Jaizkibeldik.
Egunean Behin lehiaketa barruko 700+Euskaraz taldea martxan jarriko du berriz ere hilaren 8tik Aste Santura bitartean Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak.
Hiru eta bost hilabete bitarteko kontratuak izango dituzte langile horiek. Horrez gain, Arraztalo elkarteak beste lau pertsona kontratatu ditu.
Udalak gogorarazi du mendizaleen eta baserrietako ondasun zein jabetzen zaintza bermatzeko, behar diren segurtasun eta babes neurriak mantentzea derrigorrezkoa dela.
'Zaldibar zona cero' liburua aurkeztuko du bihar arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan. U30 Aldaketaldia dinamikaren barruan izango da.
Joan den hilabetean hasitako bideari jarraipena emanez, datorren ostiralean Gure Zumardian bilduko dira, 20:00etan, Adifen alboko bulebarra eskatzeko.
Ereñotzun jaioa, Lezora joan zen bizitzera 35 urterekin eta bertan ezkondu; egun Errenteria-Oreretako Sanmarkosene adinekoen egoitzan bizi da.
Koronabirusagatik hamahiru kutsatu gehiago atzeman ziren atzo (asteartea) Lezon. Egun bakarrean orain arte jaso den daturik handiena da.
Haurrentzako antzerkia ostiralean da, eta bertsolaritza eta flamenkoa uztartzen dituen ikuskizuna igandean. Sarrerak salgai daude.