Aurtengo zergak ordaintzeko epea: 2021eko egutegia
Diru sarrera publikoen ordainketa egiteko epeak zehaztu ditu Pasaiako Udalak. Gomendatu dute ordainketa horiek kontuetan helbideratzea.
Pasaiako Udalak 2021eko zerga egutegia argitara atera du. Gomendatu dute ordainketa horiek kontuetan helbideratzea eta, halaber, gogora ekarri dute udal webgunearen bidez egin daitekeela ordainketa. Honakoak dira diru sarrera publiko horien ordainketa egiteko epeak:
- Martxoaren 1etik apirilaren 22ra bitarte:
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga.
- Jabari publikoaren erabilera.
- Ura eta saneamendua (2020ko hirugarren lauhilekoa).
- Apirilaren 1tik maiatzaren 24ra bitarte:
- Zabor bilketa (lehen seihilekoa).
- Bide publikoan terrazak, mahaitxoak eta antzeko elementuak instalatzeko.
- Maiatzaren 15etik uztailaren 7ra bitarte:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
- Uztailaren 1etik abuztuaren 23ra bitarte:
- Ura eta saneamendua (2021eko lehen lauhilekoa)
- Irailaren 1etik urriaren 22ra bitarte:
- Ibilgailuen sarrera tasa.
- Taxien lizentzia tasa.
- Panteoiaren urteko mantentze lana.
- Urriaren 1etik azaroaren 22ra bitarte:
- Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga.
- Zabor bilketa (bigarren seihilekoa).
- Urriaren 20tik abenduaren 9ra bitarte:
- Ura eta saneamendua (2021eko bigarren lauhilekoa).