Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Etorkizunerako oinarriak finkatzera doa ostalaritza

Sektorearekin koherentea izango da, kolektiboa sentsibilizatzeko eta motibatzeko aldez aurreko baldintzak sortuko ditu eta sektorea dinamizatzen lagunduko du. Horiek guztiak erronkak, epe labur ertainera erdietsi nahi dituztenak.

Goikoetxea, Garaiar, Otaegi, Del Amo, eta Simon.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/04

Errenteria-Oreretako ostalaritzaren plan estrategikoa lantzeko prozesua martxan jarri dutela jakinarazi du gaur Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Garapen Ekonomikorako zinegotziarekin, Ostari elkarteko Niko Simon eta Itsaso Garaiarrekin, eta Ikertalde Aholkularitzako Gorka Goikoetxearekin arratsaldeko lehen orduan Biteri kalean egin duten agerraldian. Izan ere, horiek izango dira herriko ostalaritzaren etorkizuna marraztuko duen plan estrategikoaren hiru oinak: udala, Ostari ostalarien elkartea eta Ikertalde Aholkaritza; hirurak elkarlanean arituko dira.

Plan estrategikoaren helburua, ostalaritza sektorearen etorkizuneko oinarriak finkatzea da; horretarako sektorearekin koherentea izango da, kolektiboa sentsibilizatzeko eta motibatzeko aldez aurreko baldintzak sortuko ditu eta sektorea dinamizatzen lagunduko du. Horiek guztiak erronkak, epe labur ertainera erdietsi nahi dituztenak.

Osasun krisiaren ondorio ekonomikoak sektore askotan pairatzen ari badira, nabarmen pairatzen ari den sektoreetako bat ostalaritza dela nabarmendu du Otaegik. Ideia bat nabarmendu du alkateak gainera, pandemia osteko ostalaritza ez dela izango, alegia, orain arte ezagutu duguna, “eta ezinbestekoa da sektorea horretarako prestatuta egotea”.

Iaz, udalaren eta ostalaritzaren arteko harremana oso estua izan dela azaldu du, bestalde, “Ostarirekin lankidetza giltzarri izan da sektorearen beharrei erantzuteko; herriko ostalari asko biltzen ditu Ostarik”.

Plan estrategikoa osatzea, hain zuzen ere, Ostariren proposamena izan da; begi onez hartu du udalak, eta bideari elkarrekin ekin diote. Herriko ostalari guztiei zabalik dago prozesua.

Proiektuaren beste oina, arestian aipatu moduan, Ikertalde Aholkularitza da. Berak garatuko du sektorearen hausnarketa eta plan estrategikoa, eta hori gauzatzeko faseen artean honakoak aipatu ditu Otaegik: “Aurreko fasean, bildutako informazioa optimizatzea eta horretan murgiltzea; elkarrizketak, lan saioak eta tailerrak hainbat auzotako ostalariekin;  eta aldizkako jarraipen saioak udalarekin, baloratzeko proiektuaren bilakaera eta, hala badagokio, doikuntzak egiteko beharra. Etorkizuneko ostalaritza nolakoa behar duen pentsatzea, benetan ere etorkizunean jarrai dezagun orain arte bezala, ostalaritza sendo bat eta ostalaritza anitz bat izaten udalerrian; horretarako ostalariekin beraiekin gogoeta prozesua abiatzea da helburua, identifikatzeko zeintzuk diren etorkizuneko erronkak, eta baita ere plan estrategiko horrek identifikatzen dituen proiektuak garatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzea”.

Egungoaren diagnosia, etorkizunekoa eraikitzeko
Prozesuaren zehaztasunak Ikertalde Aholkularitzako kideak eman ditu. Hasierako diagnostiko bat egotea izan dela lehen urratsa azaldu du Goikoetxeak, “hortik abiatuta marrazten hasi nahi dugu zein izango den bide orria, martxan jarri beharreko neurriak kontuan izango dituenak, eta hasierako neurri horiek sustatzeko laguntza bera”. Diagnosia egiteko garaian, ostalariekin hausnarketa egingo dute, Errenteria-Oreretaren kasu zehatza zein den aztertzeko, eta horrekin batera, kontuan hartuko dutela 2017an egindako merkataritza plana PERCOA azaldu du, “ostalaritza munduko joerak ere aztertuko ditugu, teknologia, iraunkortasuna…. Horrekin guztiarekin diagnosia egingo dugu egungo egoera osatzeko eta hortik saiatuko gara identifikatzen zein den nahi den ostalaritza, “non gauden, nora joan nahi dugun, eta bide hori egiteko zein nolako urrats egin behar ditugun ikusiko dugu”.

Ostariren izenean mintzatu da  Simon eta azken urteetan merkataritzan zein ostalaritzan ematen ari diren aldaketen jakitun direla nabarmendu du, “egungo behar berrietara egokitzeko gelditu eta hausnartu egin dugu iraganaz, orainaldiaz eta etorkizunaz, eta azken hori da kezkatuta gaituena. Aurrera egiteko nahi dugun ereduaz ere hausnartu dugu eta beharrezkoa ikusi dugu laguntza eskatu eta plan estrategikoa garatzea. Kalitate handiko ostalaritza, batuagoa eta sendoagoa dugu helburu, eta bide hori elkarlanean egitea ezinbestekoa dela uste dugu”.

Plan oso baten parte
Prozesua plan oso baten parte da. Izan ere, pandemiaren ondorioei aurre egiteko eta arintzeko sektore guztiei begirako Talka plana jarri zuen martxan udalak iaz, apirilean zehazki, udal talde guztien babesarekin. Oraindik ere ehun ekonomikoan zein enpleguan eragina izaten jarraitzen duela COVID-19ak esan du Otaegik, “horregatik, udalak ahalegin berezia egingo du pandemiaren ondorioak ahal den neurrian arintzeko”. Hamasei neurri barnebiltzen ditu Talka Planak eta urtean zehar jarri ziren martxan; neurri horietako batzuk udalerriaren ekonomia dinamizatzeko Bizi Errenteria programaren bidez garatzen ari dira.

Gogora ekarri du gainera, enplegua sustatzeko, langabeak lan merkatuan sartzen laguntzeko, eta merkatu horretan sartzeko zailtasun bereziak dituztenen enplegagarritasuna handitzeko, 65 pertsona kontratatu dituztela udalak sustatutako enplegu planen bidez. Pandemia testuinguruan, udalaren lehentasuna errenteriarren urgentziazko beharrei erantzutea izan dela aipatu du, “hala ere, premia larrienei erantzuteaz gain, ezinbestekotzat jo du udalak, etorkizunari buruzko gogoetak egitea, eta epe ertaineko  estrategiak eraikitzea”

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.